Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 30a
Herriko kontseilua
Herriko kontseilua bildu da iragan astean.
- Lehenik jaberik gabeko gatuen biderkatzearen kudeatzeko "30 millions d'amis" fundazioarekin hitzarmen bat izenpetzea deliberatu da.
- Karriken eta bideen izenen adostea bururatua da, fitexko balioko duten helbide berrientzat.
Ondotik diru harat-hunatak tratatu dira, aitzineko prestaketa bilkuran aipatu helburuekin.
- Iragan urtean egin diren xahutze eta errezetak: 2022ko aurrekondu...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Martxoaren 24an, ostiralez, Hazparne Elizaberriko kaperan, Ezkia ikastolaren 50 urteen kari antolatua da eta bi talde polifonikoren entzuteko aukera izanen da. Aitzin (19:30) pintxoak jaten ahalko dira trago bat edanez. Ondotik kantaldia (20:30): Entrexatak eta AH! talde polifonikoak entzunen dira.
Sartzea 5€, urririk 12 urte arte.
...Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Herriko kontseilua (segida)
Joan den astean jadanik kontseiluan eztabaidatu puntu batzu aipatu ginituen, horra hemen bilkura horren segida.
- Ondotik diru harat-hunatak kudeatzeko molde egokiago batzu erabiltzea onartu da.
- Obren ondorioz larunbat goizeko merkatua tokiz aldatua da eta jende guttiago heldu da. Deliberatu da komertsant horiek ez dutela tokia pagatuko ekainaren 30a arte.
- Behar orduan "vacataire" edo epe laburreko langilea hartzeko...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Herriko kontseilua
Berriki iragan da urteko buxetaren aipatzeko bilkura. Hara zer gai erabili den bilkura hortan:
Urkoiko Urtsu Mendi elkarteak, antolatzen duen mendi lasterketako segurtamen neurrietan herriaren parte hartzea onartu da.
Gutiengokoen hautetsietan izan diren mugimenduen ondotik, komisio batzuen aldaketa kontseiluak onartu du.
Miarritzeko aireportuak eraikuntza batzu zabaldu nahi ditu eta horren truke ingurumenaren legea betetzeko, gune...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 02a
Ate idekiak ikastolan
Beste ikastola guziek bezala Ezkia ikastolak bere ateak idekiko ditu martxoaren 4an, larunbat goizez. Erakasle eta burasoak hor izanen dira eskola horren aurkezteko eta bakotxak ukan ditzakeen galdeeri erantzuteko. Hitzordua hartzea hobe da 07-48-61-23-14 telefonora deituz edo ezkia.zuzendaritza@gmail.com helbidera idatziz.
Konferentzia...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Kaskarotak Minhotz auzoan
Aspaldiko partez Minhoztarrak elkarteari esker, berrikitan Hazparneko kaskarotei ongi etorria egina izan zaie Minhotz auzoan, hain zuzen Laure eta Gilles Garayen etxean. Denbora eguzkitsua lagun, hamabost bat auzokide elkarretaratu ziren dantzari musikariei batzarri egiteko. Zein ederra zen talde misto horren etxe sartzea aldapan gora! Ohidurazko dantzak bainan ere bertsu bat eta elkarrekin eman kantuek giroa harrotu zuten, zintzur sabelak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016