Herriz Herri | 2023ko Agorrilaren 31a
Hautsontziak herrian
Tree6clope elkartearekin herriaren garbitasuna eta berziklatze helburu zituen proiektua aipatu zen duela zonbait denbora. Hara orain herrian hiru hautsontzi berezi ezarri direla: bat Elgar sozial zentroaren sartzean, bestea Armand David lizeoaren aitzinean eta azkena Xapitalia kirol zelaian. Hautsontzi horietan ezarriko diren zigarreta muturrak bilduak dira berziklatuak izaiteko.
Denek dakigu zigarreta muturren lurrera botatzeak dakarren...
Herriz Herri | 2023ko Agorrilaren 03a
Opor giroa sendi da denetan eta Hazparnen ere jendea lasai dabila egunaz eta gauetako aisialdietan. Hara agorrilean zer izanen den herrian jadanik aipatuak ditugunetaz bestalde:
Agorrilaren 4an irrintzina zoin gehiagoka Urkoin,
Agorrilaren 6an eta 13an behi lasterrak iraganen dira Harana plazan, aldiz zezen plazan izanen dira 9an, 16an eta 23an.
Erakusketa bat ikusten ahalko da Choribit gelan, agorrilaren 7tik 13raino:...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 27a
Sugar Olinpikoa
Sugar Olinpikoa Grezian Olympie herrian pizten da. Egun oraino sua, balore baikorren erakusle gisa ekarria da eta lehengo jokoekin lotura egiten du.
Joko Olinpikoak hasi aitzin sua Olympie hartan piztu eta, astez aste herrietan gaindi eramana da, jokoak iraganen diren herrira heldu arte. Gehienetan lasterkariek eramaiten dute, bainan beharrez beste garraio mota batzu erabil daitezke. Sugar horrek bake eta populuen arteko maitasunaren mezua...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a
Jean Verdun eskolan
Urte guzian, ama eskolako gela guzietan, betiko ipuinak landu dituzte. Lan hortaz arrasto bat utzi nahian erakasleek deliberatu dute pertsonaia famatuak erakutsiko zituen freska handi baten egitea, kanpoko murru batean. Liburu batzuen marrazkiek inspiraturik eta eskolako laguntzaile trebe bati esker, proiektua gauzatu da. Pazkoko oporretarik landa haur guziek parte hartzearekin, freska sortu da eskolako kanpoa airosten...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 06a
Herriko kontseilua
Joan den hilabetean kontseilua iragan da.
- Lehenik senatari hauteskundetarako delegatuen zerrenda hautatu da. Hau gehiengoaren 15 delegatuz eta 5 ordezkoz osatua da.
- Komertsanten indemnizatze moldea ikertuko duen taldearen ibilmoldea adostu da. Komertsantek dosierrak urriaren 15erako aurkeztu behar dituzte. Kontseiluak ikertuko ditu gero.
- Diru laguntzak emanen dira: "Un jeu sinon rien" elkarteari, joko egun bat antolatzeko...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 29a
Uholdeen desmasiak
Iragan astearte arratsaldean, beste herrien artean, Hazparne handizki joa izan da: ortzi, haize, barazuza jauts-ahala jasan du denbora laburrez bainan biziki bortizki. Dakizuen bezala laborariek ondorio latzak dituzte eta karrikak urpean gelditu dira, ura etxe eta ostatuetan sartzen zela. Ezkia ikastolan, hau xola batean izanki, ura sartu da, pasatu, izialdura eta zikinkeria utziz. Holako gertakari anitz iragaiten da denetan aurten eta erraiten da ez...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016