Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a
12. Zinegin
Ostegunean hasten da, Haritz Barne gelan:
- (19:30) "Positive bomb": Eñaut Castagnet, Lander Garro eta Manech Fusch zuzendari. (15'). Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko ikasleekin.
- (20:30) "Bagnolet": Maia Iribarne Olhagaray eta Paxkal Irigoien Etxeberri zuzendari. (52'). Bagnolet herrian, Luixa eta bere lagunen bizia.
Ostiralean
- (19:00) "10 watt bakarrik": Oier Fuentes zuzendari (20'). Irudi eta soinu...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Pierre Espil mediatekan
Ostiralean, urriaren 13an, mediateka La Fabrique Affamée antzerki taldearekin juntatu da Hazparnen barna iraganen den ibilaldi berezi baten muntatzeko. Ibilaldi antzeztua eta kondatua izanen da, oren bat et'erdiz, karriketan eta Galbariorat doan bidean gora, oihaneraino. Gaia: askatasuna! Erreserbatu behar da mediatekaren gunean aurkitzen den helbideari esker edo liburutegira deituz. Aro txarra balitz mediatekan berean eginen...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a
Familia liburuxka elebiduna
Hiriburuko herriak jadanik egiten duena, hemendik aitzina Hazparnek eginen du, familia liburuxka elebidun ofiziala eta bakarra. Beste herri batzuetan liburuxka hori hautuz aurkeztua da (Miarritze, Rennes, Quimper...). Auzapez andereak dio Hazparneko herriak eman behar diola euskarari merezi duen tokia, elebitasuna denetan emanez eta euskara ikasteko parada eskainiz nahi duen herriko langile orori.
Urrats berri bat ofizialtasunaren...
Herriz Herri | 2023ko Irailaren 28a
Sartzea Herriko Sozial Zentroan
Ikusgarriak erretretatuentzat - Aurten ere Sozial Zentroak, Baionako Scène Nationale egiturarekin uztarturik, herritar erretretatueri eskaintza berezia egiten diete ikusgarri batzuetara joaiteko prezio eta baldintza ezin hobeetan. Garraioa ere segurtatua da. Tokiak mugatuak dira eta hortaz gehiago jakiteko bilkura bat eginen da Elgar Zentroan urriaren 12an (14:30), Emile Lavigne gelan. Bilkuran parte hartzeko izena eman...
Herriz Herri | 2023ko Irailaren 14a
Gau Eskolen sartzea
Eskolen sartzearen ondotik hara AEK-k, euskara erakasten duen elkarteak, berea eginen duela. Maila desberdinak eskainiz, talde egokiak, egunaz eta gauaz antolatuak diren kurtsoak emanen dira aurten ere. Kurtso horiek Eihartzea kultur etxean iragaiten dira.
Izenak han berean emaiten ahal dira, egiten diren galde guzieri arrapostua izanez, irailaren 11tik 23raino ondoko tenoreetan:
- Astelehenetik asteazkenera(09:00À¢Æ''12:00)
-...
Herriz Herri | 2023ko Irailaren 07a
Sartzea da!
Hara udako oporren garaia bururatua dela eta, bakotxa bere ikasketeri edo lanari buruz itzulia dela. Hazparnen uda huntan jende anitz ibili omen da, bereziki uztailean eta usaian ez bezala eliza inguru hortan goxoan egon. Orain berriz ikusiko dira ikasleak handi, ertain eta ttipiak. Erran behar da hiru eskola badirela ama eskola eta lehen maila eskaintzen dutenak: Ezkia ikastola, Santa Terexa eskola pribatua eta Jean Verdun eskola publikoa.
Bestalde...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016