Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 18a
Helbide berriak
Egoitza bakotxaren izena eta zenbakiaren deliberatzeko lana bururatu da, Euskal Elkargoaren laguntza teknikoarekin. Helbide berri horiek emanen dira postari, urgentziazko zerbitzueri, suhiltzaileeri... herrizaina pasatuko da etxe bakotxean behar diren xehetasun guziak ukanen dituen paper baten hedatzeko, ekain hondarra aitzin. Norberari izanen da orduan dokumentu ofizialentzat eta organismo desberdineri helbide berriaren ezagutaraztea.
Bide...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 04a
Armand David lizeoan
Armand David lizeoko eta CFA64-ko ikasleek, publikoa gomitatu dute dantzatua, artistikoa eta musikala zen ibilaldi batera, ostegun huntan. Badu hilabeteak artista batzuekin proiektu berezia eramaiten dutela. Karrika artista den Rouge Hartleyk murru tindu bat egin du, bainan ere BTSeko ikasleek baratze batzu sortu dituzte, Olivier Riols baratzezainaren laguntzarekin. "Maurice Ravel" kontserbatorioko ikasleek dute parte dantzatua eta musikala egin....
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 27a
Hazparneko xoriak
Ezkia ikastolak bere 50 urteen ospatzea segitzen du, animazio bereziak apailatuz. Gisa hortan huna zer proposatzen duen apirilaren 29an larunbatez: Hazparnen gaindi ikus daitezkeen xorien deskubritzea, arras untsa ezagutzen dituen Iker Elosegiren laguntzarekin. Iker segituz, Marmau gunean ibiliz eta begiratuz (bakotxak bere largabistak ekar ditzan gomendatzen da), inguru hauetan den biziaz ohartzeko parada ederra....
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 20a
Haritz Barne zinegela
Zabalki elkarteak du herriko zinema gela kudeatzen. Urte guzian, arras molde erne eta jarraikian eskaintzen dio jendeari filma (frantsesez gehienak bainan euskaraz ere), eskoletako haurreri saio bereziak izan lehen maila, kolegio edo lizeo... EVAH enbalier helduen gunearekin ere harreman tinkoak ditu. Badira ere arratsalde bereziak haurrendako. Arteari dedikatu konferentziak eta zine eztabaidak biziari loturiko gai anitzen inguruan antolatzen dira...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a
Euskal Herriko mus xapeldunak
Euskal Herriko museko xapeldunak hazpandarrak dira: Thierry Olaizola eta Ramuntcho Ondarts. Titulu hori iragan hilabetean Zornotzan irabazi dute, final egunean San Martin Unx-eko bikote baten kontra. 128 ekipa baziren finala hortan. Bikote hau arras trebea da; erran behar da jadanik Frantziako eta munduko xapeldunak izanak direla. Goresmenak eta orain Karibetara irabazi bidaia goza dezatela!
Soinuaren...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 06a
Zinegotzi hautaketa
Auzapezak jakinarazten du urte guziz egiten den Asisetako zinegotzien zerrendaren lehen txotxetan tiratzea, apirilaren 18an Herriko Etxean eginen dela (10:00). Txotxetan tiratze hori hauteskunde zerrendetan oinarrituz egiten da.
Prefeturak du zinegotzi kopurua finkatzen, herriaren jendetzaren arabera. 18 dira Hazparnerendako, orotara 6 direlarik Lekuine, Makea, Mehaine, Lekorne, Donoztiri eta Donamartiri herriendako.
Jakin behar da...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016