Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a
Dantza ikastaldia
"Haur bat, buraso bat" deitzen da urtarrilaren 27an Ezkia ikastolan iraganen den dantza tailerra. Dantza garaikidearen baitan sartzeko parada eskainia da hor, buraso eta haurraren arteko lotura berezia sortuz. Eneka Bordato Riano dantzariak ditu tailer horiek animatzen. Euskaraz dira eta nahi duenari idekiak:
- 09:45 À¢Æ''10:45: 4-6 urteko haurrekin
- 11:00 À¢Æ'' 12:00: 7-10 urtekoekin
Lekuak mugatuak dira, beraz izena emaiteko...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a
Ekindar proiektua
Urtarrilaren 25ean ostegunez (18:30) Mendeala gelan orori idekia den bilkura iraganen da. Huna zer den gaia:
Autokontsumo kolektiboa, zer da? - Tokian ekoiztua den elektrizitatea inguruan berean kontsumitzea. Energia horrek berriztagarria den iturria dauka, panel fotovoltaikoek ekoiztua adibidez. Gisa hortan energiaren kostua ttipitzen da.
Proiektuaren izpiritua - Prezio xuxenean den elektrizitate...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 11a
Kontzertua
Santa Xexiliren karietara kontzertu berezia izanen da Urkoiko elizan, urtarrilaren 13an, larunbata (18:30). Hor aurkituko dira Haitzmendi bateria fanfara eta Ur Begi gizon korua. Bakotxak bere aireak emanen ditu bainan elgarrekin ariko dira ere.
Kontzertu hau orori idekia eta kitorik da.
Aingirak Euskadi
Aingirak Euskadi, Bidarteko errugbi kluba da, bainan ez arras besteak bezalakoa: jokolariak kadera gainean diren...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 04a
Eguberri aitzineko astea egia erran Hazparnen ere bizitasun eta alaitasunez betea izan da. Elkarteek eta Herriko Etxeak bultzaturik animazioak, musika, kantua, merkatu handi eta bestek arrakasta handia ukan dute. Egun hauetan furfuriak ttipitu dira eta laster berriz normaltasunerat jinen gira. Eskolen sartzea aitzin, urtarrilaren 6a arte iraunen duen agusagailua Lapurdi aparkalekuan (Ikastolako aparkalekuan) iraganen da,arratsaldetan: manegak, lerratokia, tranpolina, elur lera......
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
Kontseiluko bilkura
Urteko azken bikura arras laburra izan da. Huna zer aipatu eta deliberatu den:
-Hiri barnean egin obrek komertsio batzuen lana trabatzen zutela oharturik, kontseiluak komisio berezi bat muntatu zuen beharrez komertsanteen laguntzeko. Laguntza baten ardiesteko aitzineko urtean sasoin berean egin lan zifraren %10a behar zen galdua, paper ofizialak lekuko bistan dena. Bederatzi hilabetetako lan denborak konparatu dira (urritik ekainera). Bost...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Diamantezko eta urrezko ezteiak
Abenduaren lehenean ohoratuak izan dira 60 eta 50 urte elgarrekin pasatu dituzten bikoteak. Hara hauen zerrenda:
Diamantezkoak- Claude Fischer eta M Jeanne Bacardatz, Jean Gette eta Henriette Labat, Pierre Larre eta M Catherine Cornu, Bernard Mongour eta A Marie Madré.
Urrezkoak- Bernard Bacho eta Jeanne Hiriart Urruty, Michel Balangué eta M José Hiriart, Edouard Barbace eta Françoise...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016