Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Herriko Kontseilua
Abenduaren 7an bilduko da (20:00) Elgar zentroan, usaian bezala deneri idekia da. Huna zer gai erabiliko den:
Administrazio orokor sailean aipatuko dirahiri barneko obreri lotu kalte ekonomikoen ordainketa; bide berri baten izendatzea; Euskal Elkargoaren aktibitateen txostenaren onartzea; "30 millions d'amis" fundazioarekin egin hitzarmenaren berritzea.
Finantzak: aldaketa irabaziak... eta diru laguntza galde.
Gisa baliabideetan:...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Suteen kontrako tresneria
Herriaren galdeari segituz enpresa berezitu batek ur aho guziak entseatuko ditu behar orduan eraginkorrak izan daitezen. Egitate horrek traba batzu sor ditzake, hala nola presio apaltze edo uraren kolore aldatze. Traba hauek ez dira iraunkorrak izanen eta beharrez Euskal Elkargoko zerbitzuek jendea lagunduko dute. Entsegu horiek abenduaren 12tik 29raino iraunen dute. Gehiago jakin nahi duenak Hazparne herrialdeko eta Bidaxuneko ekipoak deitzen...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 23a
Diamantezko eta urrezko ezteiak
Diamantezko ezteiak ospatzeko behar da 60 urtez elgarrekin bizi. 50 urte aski dira aldiz urrezkoentzat. Herriko Etxeak nahi ditu bikote horiek ohoratu eta hortarako zerbait antolatuko du. Orain Hazparnen bizi diren eta iraupen hori lortu dutenek beren burua ezagutarazi behar dute, Herriko Etxeko harreran, familiako liburuxkarekin jinez, berantenaz azaroaren 23ko.
Meza kaperan
Usaian larunbateko meza...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
Choribit gelan
Iragan astelehenean erakusketa berezi bat ideki da. Jules Cavaillés eta Antton Pochelu artistena.
Antton Pochelu herritarra, zizelkari autodidakta da. Berak dio egurraren maitasunez zela zizelkatzen hasi. "Batzuetan errautsen artean pindar bat agertzen da eta pindar hori berriz ikusteko jarraitzen dut".Mendizale hunek mendietan aurkitzen du erabiltzen duen beste ekaietariko bat: hezurra. Landu eta boliaren itxura emaiten dio....
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a
Ondarearen hilabetea mediatekan
Hazparneko ondarearen hilabetekari huna zer apailatu duen Herriko Etxeak:
Françis Jammes olerkariari omenaldia, azaroaren 7tik 18ra, potreta erakusketa batekin. Erakusketa hori azaroaren 10ean ospatuko da (18:00) olerki irakurketa batekin.
Bestalde olerki irakurketa ikastaldia proposatzen da azaroaren 18an (15:00). Izena emaitea galdegina da.
Zapatagintzaren inguruan etxeetan gelditzen...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Errausketari zuzendutako eremua
Duela urte parrasta bat orain, errausketa eskaera bati erantzuteko Oroimenaren baratzea sortu zen Hazparnen. Hilerriaren handiko punttan aurkitzen da eremu hori, iragana, oraina eta geroaren arteko lotura egitera saiatzen dena, mendian aurkitzen diren kultu medio ohiak erabiliz. Azterketa sakonago batek agerian emaiten ditu zenbakien hautua haien ildo sinbolikoan. Ber maneran baliatutako edo berriz interpretatutako sinboloak euskal...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016