Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 01a
Azarotik apirilera, Euskal Elkargoak, Energia baikorraren familien desafioa proposatzen die Hazparneko Lurraldeko herritarrei. Energia eta ur kontsumoaren murriztea bultzatua da bakoitzaren fakturak apaltzeko eta ingurumenaren onerako. Gisa hortako esperientziak eramanak izan dira jadanik Xiberoan, Garazi eta Baigorri eskualdeetan eta alegia deus, ondorio ohargarriak lortu dira. Kontsumoa %8z apal daiteke jestu xinpleak eginez: argia i...
Herriz Herri | 2018ko Urriaren 30a
Badu 23 urte EVAH (Enbalier helduen bizigunea) egiturak hiru gune sortu dituela Euskal Herrian: Baionan, Hazparnen eta Urruñan. Berriki, Hazparnen baserri ttipi bat sortu eta estreinatu dute, Ganboia auzoaren kaskoan. Hor abere batzuk hazten dira eta baratzea egiten. Enbalierrek lana berengain har dezaten da helburua: usaian lagunduak direnak laguntzaile bihurtzea. Hamar bat pertsona dira hor lanean ari.
...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 21a
Hazparnen 2017ko irailaren 23an eta Azpeitian maiatzaren 26an ospatuak izan dira parezkatzearen 30 urteak. Gernikako arbolaren haritz xotx bat eskaini zuen Azpeitiak eta Hazparneko ametz xotx bat ordainez landatu dute Urolako ibai bazterrean, Gipuzkoako herrian. Ametza haritz mota bat da Hazparnen baliatua izan dena tanerietan, larru apaintzaleek zuhaitzaren axala kentzen zuten eta hau ehorzten, hortarako ziren eihera berezietan. Maiatzeko egunald...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 07a
Hazparneko liburutegian eta Eihartzean, zizelkari erakusketa batzu antolatuak dira ekainaren 8tik hilabete horren 17a arte. Gertakari hori izendatu dute "Gaien sinfonia" eta erakusketaren estreina ekainaren 8an izanen da arratseko 7etan Eihartzeko gela nagusian. Zizelkariak: Mixel AMADE (harria, zura), Dominique BRUNETAUD (buztina), Julia BUNEL (buztina), Jean-Noël CALVET (harria, zura), Béatrice D. (buztina, zetazko papera, burdina), Christian DETTORI (ur gaineko ...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 01a
Aldi huntan, Beñat Loyatho elizaberritar margolari artixta omentsuak bere obren erakusketa bat eskaintzen du Bastidan, Darrieux etxean, Arkua gelan, ekainaren 1etik 30a arte. Hilabete hortako 2, 9, 16, 23 eta 30eko larunbat goizetan, artixta tokian izanen da nork ere bere aurpegia marraztu nahi duenaren zerbitzuko. Baserriak, kabalak, jendeak, herriko bizia askotan agertu du hazpandar artixtak. Bainan noiztenka bere ingurumenean ez diren tokiak eta jendeak margotze...
Herriz Herri | 2018ko Maiatzaren 24a
Bi urtetarik egiten da Hazparnen aste kulturala. Aurtengo gaia “Emigrazioak” izanen da. Astea maiatzaren 28an hasiko da eta ekainaren 8an bukatuko. 16. mendetik goiti, 20. mende hastapeneraino, milaka izan dira herria utzirik Atlantikoa zeharkatu zutenak arrazoi ezberdinengatik: bizi hobe baten itxaropena, intsumisioa etabar… Euskal Herriarentzat egiazko odol hustea izan zen. Gaur egun, gizakien migrazioak beste herrialde batzutatik Europara egiten d...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016