Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 07a

Hazparne

Ihauteriak

Aurtengo ihauteriak larunbatean iragan dira Hazparneko lurraldean. Goizean abiaturik, Zanpantzar herriz herri ibili da: Donamartiri, Aiherra eta Hazparnerat itzuli da arratsaldeko. Han joaldunak, ziganteak eta Arberuako txaranga zituela lagun, jendearekin iragan ditu herriko karrikak bere burua erakutsiz. Uste izan badu aurten jujatua eta errea izaitetik eskapatuko zela, untsa tronpatu da. Zernahi leporatua izan zaio plazan eta usaian bezala kixkaildurik bukatu du....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Martxoaren 01a

Hazparne

Ezkia ikastolatik abisu

Ezkia Ikastolako Hezkuntza taldeak gaualdi bat antolatzen du datorren martxoaren 6an, Elgar Zentroan (20:00). Animatzailea, Sophie SCHUMACHER izanen da eta nagusiki gai hauen inguruan ariko da: Etxean, eskolan, zergatik eta zertarako autoritatea? Haurraren garapenean frustazioak beharrezkoak ote dira? Gaurko jendartean, gai hauek arras eztabadagai izanez, gomitatzen zaituztegu ikusmoldeen partekatzera, gure "heziketa jokoen" hobeki argitzeko... Sartzea...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Otsailaren 07a

Hazparne

Otsaileko oporrak

Otsailean sartu berriak gira eta buraso gazteek aitzinetik ikusi behar dute oporretan haurrak nun eta nola koka... Aisealdi gunea idekia izanen da otsailaren 18tik, martxoaren 1era. Izenak eman daitezke Hazpandar gisa, hilabetearen 8raino. Ondotik besteendako otsailaren 11tik 14ra. Astelehenetik ostiralera egin daiteke (09:00-12:30) eta (13:30-17:30). Larunbatean aldiz (09:00-12:00) Elgar Zentroan, gazteen gunean. Telefona daiteke ere: 05 59 29 58 33 edo...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 31a

Hazparne

CFAA-ko ikasleak

Laborantza eskolek zein gehiagokak apailatzen dituzte urtero. Aurten Hazparnekoan bi emaitza ohargarri atera dira: lehenik behi juje gisa, eman kriterio batzuren arabera, behi ederrenaren hautatzen hoberenen mailara heldu da Patxi Marcarie, bigarrenik, artzain hoberenetan kokatu da Beñat Jauretche. Konkurtso horiek eskualdearen heinean irabazi dituzte. Otsailean Pariseko laborantzaren saloinean baieztatu beharko dituzte, maila handiko pareko batzuen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 24a

Hazparne

Suhiltzaileak

Urtarril osoan eginen dira agiantzak: elkarte askok beren biltzar nagusiaren egiteko erabiltzen dute frango kalmea den urteko lehen hilabete hau. Urtarrilaren 6an bildu dira herriko suhiltzaileak eta eman dituzte jazko berriak: 483 aldiz atera dira, aitzineko urtean baino guttiago: jendeen laguntzea, bideko istripuak, suak eta beste... Orohar, 54 ateraldi guttiago izan dira. Batzuk sari eta ohoreak ukan dituzte. Suhiltzaile batzuen nagusiak eskertu dira ere, hauek,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 17a

Hazparne

Urte berriko agiantzak

Auzapezak eta herriko kontseilariek urte berriko agiantzak emaitekoak dituzte urtarrilaren 19an (18:00) Elgar Zentroan den Emile Lavigne gelan. Iragan urtearen bilduma eginen da hain segur, bai eta ere berriki hasiak diren proiektu batzuk aipatuko. Zintzur bustitze bat izanen da ondotik.

Haritz Barne

Irailaren 19an hetsi zen zinemagela obra batzuen egiteko. Enbalieren harrera hobetzea eta barneko jarlekuen aldatzea ziren obra horien...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016