Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 31a
Laborantza eskolek zein gehiagokak apailatzen dituzte urtero. Aurten Hazparnekoan bi emaitza ohargarri atera dira: lehenik behi juje gisa, eman kriterio batzuren arabera, behi ederrenaren hautatzen hoberenen mailara heldu da Patxi Marcarie, bigarrenik, artzain hoberenetan kokatu da Beñat Jauretche. Konkurtso horiek eskualdearen heinean irabazi dituzte. Otsailean Pariseko laborantzaren saloinean baieztatu beharko dituzte, maila handiko pareko batzuen...
Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 24a
Urtarril osoan eginen dira agiantzak: elkarte askok beren biltzar nagusiaren egiteko erabiltzen dute frango kalmea den urteko lehen hilabete hau. Urtarrilaren 6an bildu dira herriko suhiltzaileak eta eman dituzte jazko berriak: 483 aldiz atera dira, aitzineko urtean baino guttiago: jendeen laguntzea, bideko istripuak, suak eta beste... Orohar, 54 ateraldi guttiago izan dira. Batzuk sari eta ohoreak ukan dituzte. Suhiltzaile batzuen nagusiak eskertu dira ere, hauek,...
Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 17a
Auzapezak eta herriko kontseilariek urte berriko agiantzak emaitekoak dituzte urtarrilaren 19an (18:00) Elgar Zentroan den Emile Lavigne gelan. Iragan urtearen bilduma eginen da hain segur, bai eta ere berriki hasiak diren proiektu batzuk aipatuko. Zintzur bustitze bat izanen da ondotik.
Irailaren 19an hetsi zen zinemagela obra batzuen egiteko. Enbalieren harrera hobetzea eta barneko jarlekuen aldatzea ziren obra horien...
Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 10a
Iragan urteko azken bilkuran, Herriko Kontseiluak baieztatu du uraren garbitzearen (kolektiboa edo ez) diru gorabehera Euskal Elkargoari uzten diola, hunek baitu konpetentzia hori bere gain hartua. Bestalde, Michel Caldiboure jaunak kontseilari postua hartu du, Karine Revel andereak berea Hazparne utzi duelako.
Urtarrilaren 13an, igande arratsaldez Jean Verdun eskolak mus zeingehiagoka bat apailatzen du, urteko...
Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 12a
Bakotxak baditugu gure etxeetan zernahi gauza batere erabiltzen ez ditugunak estatu onean izanikan ere: liburu, baxeraki, tresna ttipi, ausagailu, soineko eta beste... Oraidanik haien bereizten has gaitezke azaroaren 17tik 25era iraganen den aste bereziarentzat. Aste hortan, Elgar zerbitzu publikoen etxean, gune bat izanen da eman nahi diren pusken uzteko eta besteek utzietan zerbait gostuko baldin badugu hartzeko. Joan daiteke deus...
Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 01a
Azarotik apirilera, Euskal Elkargoak, Energia baikorraren familien desafioa proposatzen die Hazparneko Lurraldeko herritarrei. Energia eta ur kontsumoaren murriztea bultzatua da bakoitzaren fakturak apaltzeko eta ingurumenaren onerako. Gisa hortako esperientziak eramanak izan dira jadanik Xiberoan, Garazi eta Baigorri eskualdeetan eta alegia deus, ondorio ohargarriak lortu dira. Kontsumoa %8z apal daiteke jestu xinpleak eginez: argia...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016