Herriz Herri | 2019ko Urtarrilaren 10a
Iragan urteko azken bilkuran, Herriko Kontseiluak baieztatu du uraren garbitzearen (kolektiboa edo ez) diru gorabehera Euskal Elkargoari uzten diola, hunek baitu konpetentzia hori bere gain hartua. Bestalde, Michel Caldiboure jaunak kontseilari postua hartu du, Karine Revel andereak berea Hazparne utzi duelako.
Urtarrilaren 13an, igande arratsaldez Jean Verdun eskolak mus zeingehiagoka bat apailatzen du, urteko...
Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 12a
Bakotxak baditugu gure etxeetan zernahi gauza batere erabiltzen ez ditugunak estatu onean izanikan ere: liburu, baxeraki, tresna ttipi, ausagailu, soineko eta beste... Oraidanik haien bereizten has gaitezke azaroaren 17tik 25era iraganen den aste bereziarentzat. Aste hortan, Elgar zerbitzu publikoen etxean, gune bat izanen da eman nahi diren pusken uzteko eta besteek utzietan zerbait gostuko baldin badugu hartzeko. Joan daiteke deus...
Herriz Herri | 2018ko Azaroaren 01a
Azarotik apirilera, Euskal Elkargoak, Energia baikorraren familien desafioa proposatzen die Hazparneko Lurraldeko herritarrei. Energia eta ur kontsumoaren murriztea bultzatua da bakoitzaren fakturak apaltzeko eta ingurumenaren onerako. Gisa hortako esperientziak eramanak izan dira jadanik Xiberoan, Garazi eta Baigorri eskualdeetan eta alegia deus, ondorio ohargarriak lortu dira. Kontsumoa %8z apal daiteke jestu xinpleak eginez: argia...
Herriz Herri | 2018ko Urriaren 30a
Badu 23 urte EVAH (Enbalier helduen bizigunea) egiturak hiru gune sortu dituela Euskal Herrian: Baionan, Hazparnen eta Urruñan. Berriki, Hazparnen baserri ttipi bat sortu eta estreinatu dute, Ganboia auzoaren kaskoan. Hor abere batzuk hazten dira eta baratzea egiten. Enbalierrek lana berengain har dezaten da helburua: usaian lagunduak direnak laguntzaile bihurtzea. Hamar bat pertsona dira hor lanean ari.
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 21a
Hazparnen 2017ko irailaren 23an eta Azpeitian maiatzaren 26an ospatuak izan dira parezkatzearen 30 urteak. Gernikako arbolaren haritz xotx bat eskaini zuen Azpeitiak eta Hazparneko ametz xotx bat ordainez landatu dute Urolako ibai bazterrean, Gipuzkoako herrian. Ametza haritz mota bat da Hazparnen baliatua izan dena tanerietan, larru apaintzaleek zuhaitzaren axala kentzen zuten eta hau ehorzten, hortarako ziren eihera berezietan. Maiatzeko...
Herriz Herri | 2018ko Ekainaren 07a
Hazparneko liburutegian eta Eihartzean, zizelkari erakusketa batzu antolatuak dira ekainaren 8tik hilabete horren 17a arte. Gertakari hori izendatu dute "Gaien sinfonia" eta erakusketaren estreina ekainaren 8an izanen da arratseko 7etan Eihartzeko gela nagusian. Zizelkariak: Mixel AMADE (harria, zura), Dominique BRUNETAUD (buztina), Julia BUNEL (buztina), Jean-Noël CALVET (harria, zura), Béatrice D. (buztina, zetazko papera, burdina), Christian DETTORI (ur gaineko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016