Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 03a
Heriotze
Pena handiz jakin dugu igandean, otsailaren 27an, Jean-Paul Bonnet gure herritarra zendu dela, Heltxaurrenekoa. 72 urte beteko zituen aurten Jean-Paulek. Ehorzketa elizkizuna asteazkenean Itsasuko elizan iragan da.
Bere andreari eta familia osoari gure doluminak helarazten dizkiotegu astekari hunen bidez.
Ihauteriak
Jada bi asteburu iragan dira! Heldu den asteburua izanen da beraz hirugarren eta azkena, huna nola...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 24a
Bi heriotze
Joan den ostegunean, otsailaren 17an, zendu da Marie-Agnès Machicote, sortzez Jorajuria. 71 urte zituen eta oroitzen gira gure haur denboran Machicote familia bizi zela Izokiko burdinbide trebesagunean. Ehorzketa elizkizuna iragan da joan den astelehenean Itsasuko elizan.
Bestalde, pena handiz ere jakinarazten dugu joan den igandean, otsailaren 20an, zendu dela Jean-Pierre Urthiague gure herritar eta auzoa. Hamar bat urtez eritasunari buru eginez...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 17a
Heriotze
Joan den ostiralean, otsailaren 11n, zendu da Jean Aguerre Latsaberrikoa. 99 urte zituen eta bere ehorzketa elizkizuna iragan da joan den asteartean Itsasuko elizan.
Bestalde, pena handiz ere ikasi dugu joan den asteazkenean, otsailaren 9an, zendu dela Jean-Marc Orgogozo medikua, neurologo bezala mundu osoan ezaguna. Jean-Marc-ek 74 urte beteko zituen hemendik egun gutira: gauza askitto arraroa, otsailaren 29koa zen oker ez banago. Gure "klasa" zen,...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 10a
Bi heriotze
Joan den aste hondarrean zendu da Jean-Paul Darguy gure herritarra. 77 urte zituen. Ehorzketa elizkizuna astearte goizean Itsasuko elizan iragan da.
Bestalde joan den larunbat arratsaldean zendu da Angel Aguerrebere Nemours, Leizetako Bordako Angel. 62 urte bete gabeak zituen oraino. Ihizi-aldi batean zegon lagunekin, eta bere burua ez untsa sentiturik etxera sartu nahi ukan du. Baina ez du etxera heltzeko astirik ukan: infarctus edo bihotzeko batek...
Herriz Herri | 2022ko Otsailaren 03a
Heriotze - Iragan larunbatean ikasi dugu Beñat Garat gure herritarraren heriotza. 66 urte zituen eta Panekau auzo huntan bizi zen. Ehorzketa elizkizuna iragan da Kanboko elizan joan den astelehen goizean. Familiari gure doluminak helarazten dizkiogu astekari hunen bidez.
Leire Iribarne
Ez dezakegu aipatu gabe utzi Euskal Herri osoa doluan emaiten duen Leire Iribarne gaztearen heriotza. Engoitik itsasuarrek badakite Olhako Denise dela...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
Herri aldizkaria banatua
Herri aldizkaria, lau-hilabetekaria, banatua izan da iragan asteburu huntan herritarren posta-kutxetan. Auzapezaren agiantzen ondotik, herriko bizitzari doazkion arlo nagusiak jorratuak dira. Ez naiz, bistan da hemen xehetasunetan sartuko, baina huna gainez-gain gai nagusienak: berriak (uholdeak, treinaren gelditzea, Balaki trinketa...), hirigintza (zertan gira hirigintza planarekin, herri erdigunearen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016