Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a
Udazkeneko besta
Urriaren zortzian iraganen da besta hau Indianoenian. Bi parte ukanen ditu:
- Zintzur bustitzea (12:00) eta bazkari alaitua (14:00): Itsasun Kantuz, Mexikortxo eta GUK taldeekin.
- Gaualdia: If Renaud Was A Punk taldearekin
Izena eman behar da urriaren 30a barne, 06-82-01-34-08 telefono zenbakira.
...Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a
Heriotze
Iragan astean zendu da Marcel Salaburu gure herritarra. 89 urte zituen Marcel-ek, azken aldi huntan Kanboko Arditeya etxean erretiratua zen. Ehorzketa elizkizuna joan den larunbatean iragan da, Itsasuko elizan. Familiari astekari hunen bidez dolumin beroenak helarazten dizkiogu.
"Itsasuko Itzulia" trail lehiaketa
Igande huntan, buruilaren 11n, lehiaketa hau iraganen da. Edo, hobeki erraiteko, bi lehiaketa izanen dira: bat...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 28a
Artzain xakur xapelketa
Hor dugu urteroko hitzordua, artzain xakur xapelketa! Heldu den ostiralean, agorrilaren 5ean, iraganen da Atharri ezker paretako zelaian (19:00). Sei xakur izanen dira lehian, bakoitza bere artzainarekin. Sartzea 8 eurotan izanen da, urririk 12 urte azpitako haurrentzat. Izanen da tokian berean talo eta edari. Murtutsenea elkarteak antolaturik.
Karrikako ibil sentsu aldaketak
Herriko Etxeak deliberatu du...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 21a
Joan den asteburuan ekitaldi batzuk antolatuak izan badira, ofizialki Errobiko festibala uztailaren 21etik 24a arte iraganen da, Itsasun, ikusgarri gehienak Atharrin izanen dira. Aurtengo lema "Kantuaren beharra", Joxean Artzeren esaldi hau agertzen dela "Zeru goiko izarrek, zelaietako loreek, ba ote dute maite, zu eta nire arteko kantuaren beharrik?"
Julen Achiary festibaleko arduradunak zioen: "Kantua eta botza betidanik Errobiko Festibalean garrantzitsuak izan dira. Aurten, haatik,...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 14a
Heriotze
Uztailaren 5ean zendu da Sabine Magis Inddianoenekoa, sortzez Larronde. Xabinak 89 urte zituen eta ehorzketa elizkizuna Itsasuko elizan iragan da, uztailaren 8an.
Familiari doluminak helarazten dizkiogu astekari hunen bidez.
Gaueko merkatuak
Usaiari jarraikiz, aurten ere "Les Vieux Machins" elkarteak gaueko merkatuak antolatuko ditu, asteazkenetan. Uztailean bi izanen dira (20 eta 27an) eta hiru agorrilean (3, 10 eta...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 30a
Aeromodelismo erakusketa
Itsasuko ACBL elkarteak aeromodelismo erakusketa antolatzen du, igande huntan, uztailaren 3an, Itsasuko aerodromoan, Urzumun. Ikuskizuna publikoari idekia da eta sartzea urririk izanen da. Frantzia hego-mendebal zabaletik hegazkin modeloko pilotuak etorriko dira eta beren hegazkin, planeatzaile eta helikoptero modelo ederrenak aurkeztuko dituzte hegaldian. Erakusketa egun osoan iraganen da (9:00-12:00 eta 14:00-17:00).
Lau egun...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016