Herriz Herri | 2023ko Urtarrilaren 19a
Aurten Frantziako mus txapelketako partidak Itsasuko eremuarentzat, Txistulari ostatuan iraganen dira. Otsailaren 9an lehen partidak hasiko dira (20:00). Izena emaiteko 05-59-29-75-09.
...Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 15a
Heriotze
Zophia-ren ondotik, beste aingerutxo bat hegaldatu da gure artetik, Manel Vilella Bereterbide, hamar urteko muttikoa. Familia Basaburu auzoan bizi da eta Manel Itsasuko ikastolan eskolatua zen. Berriz ere herri osoa dolutan. 2012ko abenduaren 8an bataiatua izan zen Manel eta 2022ko abenduaren 8an ehortzia izan da... egunez egun hamar urte geroago. Ezpeletako elizan ehorzketa elizkizuna iragan da. Berriz ere hitzik gabe gelditzen gira. Hitz hauekin jakinarazi...
Herriz Herri | 2022ko Abenduaren 01a
Heriotze
Joan den astelehenean, azaroaren 21ean, zendu da Joachim Saint Paul. Doi-doia 65 urte zituen Joachim-ek, bihotzeko batek eraman du ezustean eta egun guti barne. Ehorzketa elizkizuna iragan da Itsasuko elizan, joan den larunbatean, jendalde ederra bildurik.
Azken agur ederra egina izan zaio Joachim-i, familiari doluminak berritzen dizkiogu astekari hunen bidez.
Euskaraldia
Erran ginezake azken txanpan sartu dela...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Heriotze
Joan den ostegun goizean, azaroaren 17an, gure artetik aireratu da Sophia Ithurralde, bost urteko aingerutxoa, Halkeiko familiakoa. Bai... bost urte besterik ez zuen Sophiak. Bere bizitza laburra eritasunaren kontra borrokatzen eraman ondoan, azkenean gaitza nagusitu zaio. Ehorzketa elizkizuna iragan da joan den astelehen arratsaldean Itsasuko elizan.
Egia da halakoetan herri osoa dolutan senditzen dela, familiari dolumin beroenak helarazten dizkiogu...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 17a
Euskaraldia 2022
"Ahobiziak erne eta belarriprestak xut!" Erranaldi labur hortan erraiten da azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraganen den hirugarren Euskaraldiaren helburu guzia: euskararen erabilpena sustatzea, dakitenak eta ikasten dutenak mintzatzera lehiatuz eta beste guziak euskara entzutera gomitatuz. Karia hortara hainbat ekitaldi antolatuak dira bazterretan eta huna asteburu huntakoak Itsasun:
Azaroaren 18an, ostiral huntan: "Haizea dator"...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a
Heriotze
Joan den ostiralean, azaroaren 4an, zendu da Michel Larteguy, Halkeikoa, 85 urte zituen. Zuraideko Etxetoa adinduen etxera erretiratua zen, azken urte hauetan. Ehorzketa elizkizuna iragan da astearte huntan, azaroaren 8an, Itsasuko elizan.
Familiari doluminak helarazten dizkiogu astekari hunen bidez.
Battitt Ducassou munduko txapeldun!
Battitt Ducassou gure herritarrak, bigarren aldikoz mundu mailako esku-huskako...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016