Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 04a
E. Echeverria eta B. Ducassou xapeldun!
Hara! Egina! Kasik "azkenean!" erran ginezake: Battitt Ducassou xapeldun atera da Eñaut Echeverriarekin biranazkako Frantziako xapelgoan. Biranazkako lehen xapela Battitt-entzat. 40/31 nagusitu dira Eneko Maiz eta Luis Sanchez-eri, oren bat eta erdiko partida jokaturik, partida osoan aitzinean ibilirik. Goresmenak gure herritarrari eta bere bikote kideari!
Atharri lehiaketa Joko...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 27a
Odol emaiteak
Odola emaiten ahalko da bi arratsaldez aste huntan, apirilaren 27an ostegunez eta apirilaren 28an ostiralez (15:30-19:00), Sanoki gelan.
Mutxiko gaua
"Mutxiko gaua" iraganen da maiatzaren 13an, larunbatez, Onddoria ostatu-jatetxean (19:30). Zikiro ogitartekoak izanen dira, artetik indarrak hartzeko. Gaualdi hau animatuko du Patxi eta Konpainiak. Sartzea 5...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 20a
Mayi Urthiague Legagnoa - 100 urte
Joan den astean ehun urte bete ditu Mayi gure herritarrak! Karia hortara Herriko Etxean gomit-besta sinple eta hunkigarria eskainia izan zaio, bere haur eta haur ttipien artean. Goresmenak ere gure eta herritar guzien partez Mayiri. Herritar xaharrena dugu Mayi eta bakarra orainokoan ehun urte gainditzen dituena. Zein ondokoa?
Odol emaiteak
Odola emaiten ahalko da bi arratsaldez heldu den astean,...
Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a
"Les Vieux Machins" elkarteak antolatzen du "bric à brac" edo selauru huste hau apirilaren 16an, heldu den igandean, Atharri ezker paretan egun osoan. Aurtengoa 19. edizioa izanen da. Ohi bezala, izanen da zer jan eta zer edan tokian berean. Xehetasun gehiagorentzat eta tokiak atxikitzeko huna bi telefono zenbaki: 06-13-89-53-78 edo 06-81-17-43-51.
...Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 06a
Aste Sainduko ospakizun nagusiak
- Ostegun Sainduz, Jesusen Azken Afariaren ospakizuna: Kanbon (19:00).
- Ostiral Sainduz, Jesusen Pasionea: Kanbon (19:00).
- Larunbat Sainduz, Pazko Gau Beila: Kanbon (21:00).
- Bazko eguneko meza: Itsasun (9:00).
Aberri Eguna
Aurten, Aberri Egunak itxura berezia ukanen du, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen 60 urteak ospatzeko parada izanen baita. Izan ere, oroitu...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
"Oroimena bere egoera guzietan (La mémoire dans tous ses états)": hori izanen da ostegun huntan, martxoaren 23an (19:00), Sanoki gelan iraganen den hitzaldi-eztabaidaren gaia. Hizlaria izanen da Nicole Etxamendi gure herritarra, neurozientzietan ikerlari dena. Herriko CCAS batzordeak antolatzen du ekitaldi hau. Sartzea kitorik.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016