Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Gaztetxoentzat jarduerak
Heldu diren oporren karietarat, Itsasuko G.E.U.Zentroak aisialdi jarduerak (edo aktibitateak) antolatzen ditu 2008 eta 2011 urte artean sortuak diren gaztetxoentzat, urriaren 24an, astelehenez, "Abentura Parkea Via Ferrata" Baztango harkaitzetara, eta gero rafting-a Bidarraiko Arteka enpresarekin. Gazteak zainduko dituzten animatzaileak diplomadunak izanen dira eta proposatuak diren jarduerak profesionalek kudeatuak izanen dira.
Hitzordua...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Goizeko-Txirrindiraultza
Bizikletaren Eguna kari, bizikleta (edo txirrinda) ibilaldi bat antolatua da larunbat huntan, urriaren 8an. Bakoitza bere bizikletarekin etorriko da eta bizikleta taldeak abiatuko dira Errobiko hamaika herrietako Herriko Etxe bakoitzetik, Kanboko San Josepe parkean elkartzeko. Tokian berean animazio desberdinak antolatuak izanen dira, egun osoan haurrentzat berdin helduentzat (11:00-17:00).
Itsasuarrentzat, abiatzea eginen da Herriko...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 29a
Goizeko-Txirrindiraultza
Bizikletaren Eguna kari, bizikleta (edo txirrinda) ibilaldi bat urriaren 8an antolatua da, larunbatez. Bakoitza bere bizikletarekin etorriko da eta bizikleta taldeak abiatuko dira Errobiko hamaika herrietako Herriko Etxe bakoitzetik, Kanboko San-Josepe parkean elkartzeko. Tokian berean animazio desberdinak antolatuak izanen dira, egun osoan haurrentzat berdin helduentzat (11:00-17:00).
Itsasuarrentzat, abiatzea eginen da Herriko Etxeko...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a
Udazkeneko besta
Urriaren zortzian iraganen da besta hau Indianoenian. Bi parte ukanen ditu:
- Zintzur bustitzea (12:00) eta bazkari alaitua (14:00): Itsasun Kantuz, Mexikortxo eta GUK taldeekin.
- Gaualdia: If Renaud Was A Punk taldearekin
Izena eman behar da urriaren 30a barne, 06-82-01-34-08 telefono zenbakira.
...Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a
Heriotze
Iragan astean zendu da Marcel Salaburu gure herritarra. 89 urte zituen Marcel-ek, azken aldi huntan Kanboko Arditeya etxean erretiratua zen. Ehorzketa elizkizuna joan den larunbatean iragan da, Itsasuko elizan. Familiari astekari hunen bidez dolumin beroenak helarazten dizkiogu.
"Itsasuko Itzulia" trail lehiaketa
Igande huntan, buruilaren 11n, lehiaketa hau iraganen da. Edo, hobeki erraiteko, bi lehiaketa izanen dira: bat...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 28a
Artzain xakur xapelketa
Hor dugu urteroko hitzordua, artzain xakur xapelketa! Heldu den ostiralean, agorrilaren 5ean, iraganen da Atharri ezker paretako zelaian (19:00). Sei xakur izanen dira lehian, bakoitza bere artzainarekin. Sartzea 8 eurotan izanen da, urririk 12 urte azpitako haurrentzat. Izanen da tokian berean talo eta edari. Murtutsenea elkarteak antolaturik.
Karrikako ibil sentsu aldaketak
Herriko Etxeak deliberatu du...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016