Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a
Bozaldiaren emaitzak
Bozdunak: 1.800. Bozemaileak: 943 (%52,39). Xuri: 20. Baliogabeak: 4. Baliodunak: 919: Bru 284, Dufau 259, Dubois-Robin 147, Becker 73, Soubelet 37, Néel 28, Goitschel 26, Jouvet 24, Bach 22, Briolais 17, Uhart 2 eta Tenneson 0.
Latseko erreka
Iragan apirilean gertatu lur lehertze baten ondorioz, Latseko erreka kutsatua izan da eta Prefetura babes neurriak hartzera behartua izan da: arrantza debekatua da, beraz,...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Bi sortze
Bi sortze ukan ditugu gure herrian azken aste hauetan. Maiatzaren 2an sortu da Ekaitz, Yann Molin eta Julie Cardessen semea. Maiatzaren 14an sortu da Miren, Ximun Larralde eta Halima Elduayen-en alaba.
Zorionak gurasoeri eta ongietorri gure bi herritar berrieri!
Hiru Kasko
Ekainaren 18an iraganen da Hiru Kasko ibilaldia, aurten Bidarraitik Itsasura, Iparla, Irubelakasko eta Artzamendin gaindi: 35 kilometroko...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a
Hiru heriotze
Hiru heriotze ukan ditugu azken aste hauetan gure herrian. Maiatzaren 8an zendu da Bruno Borthury, duela zonbait hilabete izan zuen istripu baten ondorioz. Maiatzaren 16an zendu da Gratianne Machicote sortzez Erramoun, 92 urte zituen. Aitzineko asteburuan zendu da Mayie Poulou Uhaldekoa. Itsasuar zaharrena ginuen, 104 urte zituen.
Hiru familieri gure doluminak helarazten dizkiotegu astekari hunen bidez.
Gerezi...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Bi sortze
Apirilaren 24an sortu da Gilen, Mikaël Mondin eta Maitena Monacoren semea, eta maiatzaren 1ean sortu da Unai, Eneko Hiriart-Urruty eta Sabrina Inchaustiren semea. Goresmenak gurasoeri eta ongi etorri Gilen eta Unai gure herritar berrieri!
Atharri pilota lehiaketa
Joan den asteazkenean hasi zen aurtengo lehiaketa, eta final-laurdenetan, alde batetik Olçomendy/Sanchez 40-9 aisesko nagusitu ziren Inchauspe/Saint-Paul-en...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Latseko erreka
Iragan ostegunean, apirilaren 28an, arratsalde erditan, herritar eta ibiltari batzu ohartu dira Latseko errekako urek kolore eta usain bitxia zutela. Handik berehala, Errobi errekako ur guziek kolore hori-gorraila hartu dute.
Itsasuko Herriko Etxetik, berehala abisatuak izan dira Elkargoko eta Baionako uraren arduradun eta zerbitzuak, Departamenduko arduradunak bezala. Latsen hartua den Baionako...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 28a
Hauteskundeak
Bozdunak: 1.797. Bozemaileak: 1.387 (%77,18). Baliodunak: 1.196. Xuri: 154. Baliogabeak: 37. Macron: 815 (%68,14) eta Le Pen: 381 (%31,86).
Sortze
Martxoaren 28an sortu da Patxi Sanzberro, Agerreko Claude eta Christellen laugarren haurra. Zorionak gurasoeri eta ongi etorri Patxi gure herritar berriari.
Heriotze
Apirilaren 18an zendu da Sauveur Istilarte gure herritarra. 78 urte zituen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016