Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
"Saga Ikastola" antzerkia
Itsasuko hirigintza plana
Paueko Auzitegi Administratiboak Euskal Elkargoari helarazi dio Michel Cazaubon inkestalari publikoaren txostena. Dokumentu osoa ikusgai da elkargoko www.communaute-paysbasque.fr webgunean:
Dokumentua irakurgai da baita ere Euskal Elkargoko egoitza nagusian, Baionako Foch karrikaren 15.
...Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 02a
Heriotze
Joan den asteartean, otsailaren 21ean, zendu da Martin Darguy. 86 urte zituen Mattinek eta Itsasuko elizan ehorzketa elizkizuna iragan da ostiralean.
Familiari doluminak helarazten dizkiogu astekari hunen bidez.
Ate idekitzeak eskoletan
Martxoaren 4an, larunbatez, herriko eskola publikoko ateak zabalik egonen dira goizean (10.00-12:00). Izenak eman behar dira telefono huntara deituz: 05 59 29 75...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Martxoaren 4an, larunbatez, herriko eskola publikoko ateak zabalik egonen dira goizean (10.00-12:00). Izenak eman behar dira telefono huntara deituz: 05 59 29 75 51.
Goiz berean, martxoaren 4an (10.00-12.30), Arrokagarai ikastolako ateak publikoari idekirik egonen dira, tokiak ikusteko, irakasle taldearekin mintzatzeko eta gurasoekin hitz egiteko. Xehetasun gehiagorentzat: https://www.seaska.eus.
...Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 16a
Julen Olhagarayren heriotza
Julen Olhagarayren ibilaldia heriotzak gelditu du tanpez berrogei urtetan. Itsasuko karrika erdiko gizonak, herriko hainbat elkartetan eman du gogotik. Besteak beste, Goxoki, Hiru Kasko, Itsasuko Itzulia.... Ihauteriz uzten gaitu Julen-ek, gazteak dabiltzalarik beren hartz, dantzari, musikari eta zirtzilekin auzoz auzo bizi berriaren hauspotzen.
"Agur eta kolore" lelo pean, azken agur ederra, kantatua, musikatua eta dantzatua eskainia...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 09a
Ihauteriak ditugu Itsasun, bestetan bezala! Eta iragan asteburu huntan abiatu dira Kaskarotak herriko auzoen bisitatzen. Segituko dute heldu den asteburuan. Hau asteburu nagusia izanen da. Huna nundik nora ibiliko diren:
- Larunbatean, otsailaren 11n (15:00), Kaskarotak egongo dira Boroi ostatuan eta Herriko Etxeko inguruetan, Plaza Berrin, Karrika Nagusian eta Plazan. Atharrin eskainiko dute dantza ikusgarria(18:30), Ataitzeko zahar eta gaztek. Ondotik izanen da Zanpantzarren auzia....
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 02a
Aurten ere, aitzineko urtetan bezala, Kaskarotak etxez-etxe ibiliko dira, hiru asteburuz! Huna nundik-nora ibiliko diren asteburu huntan:
-Larunbatean, otsailaren 4an (9:00): Onddoria, Xerenda, Juanttipianeko inguruak, Izoki, Gibelarte, Uharretuko inguruak, Errobi, Geltokiko inguruak eta Zubeleta.
-Igandean, otsailaren 5ean (9.30): Meza ateratzea, Elizaldeko eta Gixontoeneko inguruak, Lehengo postako inguruak, Zabaloa, Panekau ttipi, Panekau eta Larrainarteko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016