Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 17a
Maiatzaren 28an larunbatarekin (9:00-18:00) eta 29an igandearekin (9:00-13:00), Bil ta Bilaren laguntzarekin Integrazio Batzordeak Brik à Brak antolatzen du, Xalbador kolegioan. Animazioak izanen dira, bai eta jateko eta edateko.
...Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 12a
Egunsentia ikusgarria
Latsarria elkarteak pentsatu zuen 2020an Mixel Labeguerieren omenez ikusgarri baten muntatzea, 40 urte joana zela. Beste anitz gauza bezala ezeztatua izan zen. Urte hastapenean ikusiz gauzak hobetzen ari zirela, berriz errepetizioak hasi dira.
Berrogei bat aktorek parte hartzen duten proiektu hunen xedea da, Kanboko herritarrek egin ikusgarria izan dadin. Sorkuntza hau, artistiko ikusgarria eta lekukotasunaren artean kokatzen da, Mixel...
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Xabier Itzaina itsasuar CNRS-ko ikerlariak mintzaldia emanen du, maiatzaren 6an (19:00) Kanboko mediatekan. Latsarria elkarteak gomitatu du, Mixel Labeguerie zenaz "Egunsentia kantu doinu eta dantza biltzaile" deitu konferentzia emanen du, Mirentxu Aguerrek kantu batzuk emanen dituela.
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 28a
"Marienia ez hunki!"
Kanboko herriko sarreran, Bouygues-ek laborantza lurretan etxe-eraikin proiektu erraldoia egiteko asmoa du, 3,7 hektarea lur eremu har lezake.
Gaur egun laborari batek baliatzen dituen lur hauek, laborantzarako balio handikoak direla eta, joan den larunbatean, sustenguz manifestazioa iragan da. Mobilizaziora 1.000ko bat pertsona hurbildu dira, hauekin batean herritik eta herri auzoetarik etorri 40 traktorek ibilaldia abiatzen...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Barnealdetik etortzean, Kanboko herri sartzean, laborantza lur batzuen saltzea dela eta, apirilaren 23an (15:00), Lurzaindia, Cade, ELB, Colletif Marienea EzHunki eta Nahi Dugun Herria mugimenduek manifestazio deia zabaltzen dute. Hitzordua Herriko Etxe aitzinean emana da.
...Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 03a
Martxoaren 6an (17:00), Kanboko elizan "Mixel Labeguerie iturri, Peyo semea kantari" kontzertua iraganen da. Kanboko eskoletako haurrek parte hartuko dute, bai eta Maialen Errotabehere eta Peyo Labegueriek. Sartzea 15€, 16 urtez petik kitorik. Txartelak lekuan bertan erosten ahalko dira edo aitzin Kanboko turismo bulegoan.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016