Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 22a

Bertsu afaria | Artetxean kantu errepika | Erramuz

Bertsu afaria larunbatean

Joan den astean aipatu hitzordu hau larunbat huntako dugu, aratseko 7etarik goiti, Donamartiri eta Izturitzeren artean bide erditan kausitzen den "Eltzurrun Etxezaharria" duela zenbait mendeko etxean. Jon MAIA eta Aitor MENDILUZE bertsulari famatuak dira entzunen, beharrez berotua izanen den ezkaratzean. Jan aitzinekoak hartzean giroa prestatzerat jitekoak dira ere Ramuntxo CHRISTY eta Ortzi IDOATE, hauetarik bat izanen delarik gero gai emaile. Ahalaz...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 22a

Bi sortze | Heriotze | Pintxo gaua: Barkamenak!

Bi sortze -

Martxoaren 5ean sortu da Baionan Léonie, Louise, Marie POCHELU. Aita da Dominique Pochelu eta ama Valérie Guison. Eta martxoaren 7an sortu da ere Baionan Hassan NASSIRI. Aita du Abdelaziz Nassiri eta ama Rabia Kadiri. Zorionak gurasoeri eta ongi etorri gure bi herritar berrieri!

Heriotze -

Joanden larunbatean, martxoaren 17an, zendu da Jeannette SAINT-PIERRE. 60 urte zituen eta eritasunak eraman du epe laburrean. Ehorzketa elizkizuna iragan da...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 22a

Darrigues okintegia telebistan | Amotzeko eskolan kezkatuak | Hitzordu batzu nahas mahas | Ibarrungo lastekaldiaren emaitzak | Gantxikin pilota larunbatean

Darrigues okintegia telebixtan:

Duela zonbait egun, kamera eta ezohiko mugimenduak ikusi ahal izan ditugu ogia hartzerat joaiterakoan. Zer ekitalde ote zen ostegun hartan, laster argituak izan gira. M6 telebixta gatea ari zen emankizun baten filmatzen, deitu ginezakeena "Frantziako okintegi hoberena". Emankizun hau ikusten ahalko dugu abuztuaren ondarrean, hor jakinen baitugu ea Departamenduko lehiaketa Beñaten lantegiak irabazi duen ala ez. Epaimahainean partehartzaile dira kide...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 22a

Mintzaldi | Elektrika mozte | Kantaldi | Musikaldi-Kantaldi |

Mintzaldi -

Lapurdi gela leporaino betea, arrakasta handia ukan du juanden ortziraleko mintzaldiak Gernika gaiaz, alde batetik Jean Claude Larronde Gernikaz eta 1937an han gertatuaz arizan baitzaiku xeheki, eta Robert Poulou, hunek Picassoren ''Gernika'' margoa esplikatu baitu bere aldetik. Agertu dute euskal herri horrek munduan barna ukan zuen oihartzuna, nahiz kontrako zonbaitek garai hortan ixilik utzi zuten gertakaria. Ortzirale huntan dugu beraz Ur Begik antolatu hirugarren...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 22a

DESAFIO KLIMATIKOA | Eliza berdea | Esuakl preso eta iheslariak etxerat

Gure munduko eta GAURKO arazo larriena: DESAFIO KLIMATIKOA

Kazeta huntan izaten baitira gai huni buruz artikuluak, artoski eta behin baino gehiagotan irakurtzera gomitatzen zaituztet. Familian eta inguruan beldurrik gabe eta serioski aipatuz, erabaki zehatzak hartuz, denak deituak gira eraldaketa erraldoi batetara, gure bizimoldeak funski aldatzera. Desafio klimatikoari ihardukitzeko ezinbestekoa dugu indarrak batzea, sentsibilitate gatea muntatzea sail eta eremu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2018ko Martxoaren 15a

Piarres Charritton-en urteburuko meza

2017ko martxoaren 17an hil zen Piarres Charritton, karia hortara urteburuko meza emana izanen da arratsaldeko 6:30etan Hazparneko elizan. Denek gogoan dugu Piarres, 1921eko urrian sortu zen Hazparnen, laborari seme, sei anaiarreben artean zaharrena izan zen, filosofiako lizentziaduna bai eta teologia doktoretza eskuratua zuen. Euskarari atxikia, obra anitz idatzi ditu, 1948an sartu zen Euskaltzaindian, 1999an Manuel Lekuona saria irabazi zuela. Baliteke beste asko gauza erraiteko, gogoan...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016