Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a
Aitzineko urteetan geldialdia egin eta, heldu den igandean Besta Berri ospatuko da, meza (10:30) eta ondotik prozesioa. Arratsaldean beti Makeako elizan bezperak iraganen dira (16:00).
Gaztek parte hartu nahi badute, gomita luzatua zaie.
...Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 09a
Pilota
Joan den larunbat arratsaldean pilota partida anitz herriko plazan ikusgai ziren, plaza laxoko txapelketaren kontu. Lehen partida Airetik-ek Zaharrer Segiko pilotarien kontra irabazi du. Partidak bi oren pasa iraun du, ondorioz ondoko partidek beranta ez sobera handia hartzeko, Airetik-eko Iribarren/Oxarango eta Zaharrer Segiko Elgart/Orhategaray Bidarraira joan dira partidaren jokatzera. Airetikek 30/26 irabazi du Zaharrer Segiren kontra.
Makean partidek...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 02a
Urtero larrazkenean antolatua den Makea Oinez ekitaldiak laguntzaile anitz biltzen ditu. Hauen eskertzeko elkarteak ateraldia antolatu berri du. Aurten urriaren 2an iraganen da, laster informazio gehiago.
Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 05a
Eskuz Eskuren biltzar nagusia
Eskuz Esku etorkinez arduratzen den elkarteak, maiatzaren 7an (10:00), Mindegia gelan, biltzar nagusia eginen du. Lehen partean laguntzen dituen etorkinen egoeraren berri emanen du. Ondotik ohi den bezala txosten morala eta urteko kontuak aurkeztuak izanen dira.
Elkarteak deia zabaltzen du administrazio kontseiluan lan egiteko eta elkarteko komisioetan parte hartzeko nahi duenak ateak idekiak dituela.
Elkartearen proiektu...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 28a
Pala txapelketako finalak
Makeako pala txapelketaren finalak, besta komiteak antolaturik, joan den larunbatean iragan dira.
Aurten 60 ekipek parte hartu dute. Finalak iragan ondoan, Bidegaray ostatuan bazkaria antolatua zen. Emaitzak hauexek izan dira: 3. mailanBiscay-Etchetok 45/43 irabazi dute Aguerre-Bomboudiac-en kontra. 2 mailan Oxoby-Larramendy 45/39 garaile atera dira Oxandabaratz anai-arreben kontra. 1. mailanPery-Ernautenek 45/32 irabazi dute...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Pariseko Laborantza saloitik sariak Makeara
Onetik sariztatua
Makean kokatua den Onetik esnetegiak Pariseko Laborantza Saloian egin duen itzuliak bali ukan du, 4 medaila eskura baititu: ahuntz-ardi gasnaren urrezko medaila, behi-ardi eta ahuntz gasnentzat zilarra eta Ossau-Iraty ardi gasnarentzat brontzea. 200 laborari dituen gasnategiak horrela segi dezala.
Pauline Heguy ahuntz gasna-egileak ere ahuntz gasna Parisera...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016