Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 13a

Herriko besten kari antzerkia

Aurten ere Jostakin antzerki gazte taldea ikusgarri baten prestatzen ari da, herriko besten abiatzeko uztailaren 20an, ostegunez, emana izanen da (20:30). Peio Berterretche herritar antzerkilari adituak "Hurrup eta pum" eta "Herri pollitena" idatzi ditu eta taula-zuzendaritza kudeatu du. Orotara 35 gaztek parte hartzen dute, denak ez dira makearrak, jokolariak Hazparne, Lekorne eta Heletakoak ere badira.

Aitzin Pantxix Bidart hazpandar kantari ezagunak, kantu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a

Eskuz Esku elkartea laguntzaile bila

Makea-Lekorneko Eskuz Esku elkartea, 2017an sortu zen etorkinen sustengatzeko eta hemen integratzeko. Elkarteak egoitza bat segurtatzen die, beharrez janaria hornitzen eta administrazio urratsetan laguntza ekartzen. Bestalde ibiltzeko beharrorduan, laguntzaileek eramaiten dituzte.

Hots beren herria utzi behar ukan duten pertsona horiek, egoera dorpean bizi izanez, Eskuz-Esku elkarteak eginahalaz horien ongi-izaitea hobetzeko xedea du.

Elkarteak biltzar nagusia egin berri du,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 20a

Eskuz-eskuren biltzar nagusia

Eskuz-Esku elkarteak apirilaren 29an (10:00), Mindegia gelan, urteko biltzar nagusian parte hartzeko gomita zabaltzen du. Etorkinen laguntzeko sortu elkarteak, egiten ari denaren berri emanen du, komisio desberdinek egin lana aurkeztua izanen da.

Elkarteko kide saria 10€koa da. Biltzar nagusian bozkatzeko kidetza hartua izan behar da. Ezin duenak etorri bozkatzeko ahalmena beste bati emaiten ahal du.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 06a

Ihiztarien gomita


Herriko ihizlariek gomita zabaltzen dute basurde bazkarian parte hartzeko, apirilaren 15ean iraganen dena (12:00). Dena barne, bazkaria 25€tan finkatua da, izena eman behar da deituz: 06-30-78-41-15 (Tote), 06-77-40-31-88 (Pierre) edo 06-87-81-24-54 (André).

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a

Pala txapelketa eta sagarno afaria

Pala txapelketako finalak martxoaren 25ean iraganen dira, Mindegian. Arratsaldean hiru partida iraganen dira, 3. mailatik hasiz (16:00), ondotik aperitifa eta sagarno afaria proposatua da, 30€tan. Izenak emaiteko martxoaren 20a aitzin 06-76-38-58-42 numerora deitu behar zen, interesatua denak deitu lekuak gelditzen diren jakiteko.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a

Leitzor asiatikoari buruz bilkura

Ezti Etxea erlezaintza elkarteak, martxoaren 14an, Mindegia salan (20:30) "Asiako leitzorraren kontrako borroka kolektiboa" deitu bilkurara gomita zabaltzen du. Ikusiz intsektu horiek sortzen dituzten kalteak, elkarteak dokumentua prestatu du, horien kontra herritarrek ere parte har dezaten. Primaderako lehen egunetatik erregina sortzaileak nola harrapatu esplikatua izanen da.


...

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016