Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 27a
Bozdun 2.031, bozemaile 1.587 (%78,14), ez emanak 444 (%21,86), ez onak 35 (%1,72): François Fillon 373 (%24,03), Emmanuel Macron 298 (%19,20), Jean-Luc Melenchon 236 (%15,21), Jean Lassalle 225 (%14,50), Marine Le Pen 169 (%10,08), Philippe Poutou 85 (%5,48), Benoit Hamon 76 (%4,90), Nicolas Dupont-Aignan 69 (%4,45), Nathalie Arthaud 11 (%0,71), François Asselineau 09 (%0,58), Jacques Cheminade 01 (%0,06).
Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 27a
Larunbatean arratsaldeko 4ak eterditan Lur Berri gelan Saratar "Pontx Paiazo"-k eginen du jaia denentzat, partikulazki haurrentzat, sarrera bakotxak nahi duena. Maiatzaren 7an Har Hitza elkarteak antolatzen du Sara Oinez (28km) mendi ibilaldia.
Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 27a
Eskuen Lana elkartearen erakusketa iragan da apirilaren 23tik 18a arte, beren gauza ederrak ongi presentatuak zituzten 20 erakuslek, jende asko ibili zaiote partikulazki Pazkoko egunetan, izigarri kontent ziren, gero eta gehiago saltzen dituzte beren gauzak, erran behar da elkartea beti emendatzen ari dela eta gauza desberdin gehiago badutela erakusteko, Brigitte Sasias lehendakariak denak eskertzen ditu.
Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 20a
Denen Etxean ibili da jende margo eta zizelkarien ikusten. Sage lehendakaria eta bere lagunak aski kontent ziren, erakusketak izan baitu errekesta ederra.
Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 20a
Apirilaren 23an plazan pastizak salgai 9:00-13:00 eskola publikoak antolaturik. Beti 23an, bozak ditugu, ez ahantz bozkatzea, Herriko Etxea zabalduko da goizeko 8etatik arratseko 7ak arte.
Herriz Herri | 2017ko Apirilaren 20a
Buxeta bozkatua izan da, kontuetan ongi dira, tatsak gan den urtean bezala atxikiak dira, aurtengo lanak.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016