Azalekoa | 2024ko Abenduaren 12a

Alki kooperatiba Itsasutik Larresorora

A.E.

Alkiren Larresoroko tailer berria (ARG: Mito)
Alkiren%20Larresoroko%20tailer%20berria%20(ARG:%20Mito)

Lau hamarkada baino gehiago Itsasuko egoitza historikoan iragan ondotik, Alki kooperatibak Larresorora salto egin du, zero energiako tailer berrira. Azaro hondarrean, Larresoron eraiki "Lantokia" tailer berriaren estreinaldia iragan da, Eñaut Jolimon de Haraneder Alki kooperatibako zuzendari nagusia bertan zelarik.

Kooperatibaren hasierak

Alki 1981ean sortu zen, eta Euskal Herriko ekonomiaren eta kulturaren garapenaren alde aritzen den kooperatiba militantea izan da hasieratik. Biztanleak Euskal Herritik kanpo lanaren xerka joaten zirela ikusirik, bost lagunek beren energiak eta itxaropenak bateratzea erabaki zuten, herrian bertan enpleguak sortzeko eta Euskal Herria garatzen laguntzeko. Alkik industria eremuetatik kanpo atzeman zuen aterpe, lehen tailerra Itsasun plantatu baitzuen. Egun, Alki Larresorora mugitu da eraiki duen "Lantokia" tailer berrira.

Artisautza eta industriako teknikak uztartuz, zur hutsaren lanean trebetasun zinez berezia atxikitzen du eta aldi berean, funtsezko giza balioen alde egiten du, bai enpresan bertan, baina bai bezeroekin eta partaideekin ere. Sorkuntza garaikideak proposatzen ditu, lagunarteko giroa, freskotasuna eta ausardia islatzen dituztenak.

Alkiren zero energia tailer berria

Leibar & Seigneurin agentziak sortu duen 8.260mÀ‚'²-ko tailer berria eredugarria da energia eraginkortasunean eta soiltasunean. Ekoizpen eraginkor eta iraunkorrerako tresna gisa pentsatua, toki honek bertan lan egiten duten kooperatiba kideentzat, bezeroentzat eta mundu osoko kuriosentzat inspirazio iturri izatea du helburu. Tailer berri horren eraikuntza etapa garrantzitsua da kooperatibarentzat, hazkuntza eta bezeroak laguntzeko manera delako eta aldi berean etorkizunera begiratzeko manera baita. Tailer berritzaile honek artisautzaren eta lankideen trebetasunaren adierazle den puntako teknologiaren arteko lotura indartzea ere ahalbidetuko du, beti ere bezeroen zerbitzuko. Tailer berriaren eraikitzearekin markaren fabrikatze prozesuak berrikusteko eta hobetzeko parada izan da. Gisa horretan, Alkik konposatu lurrunkorren igorpena %80z apalduko da eta zurezko hondakin guziak produktu deribatuen fabrikatzean baliatuko. Isolamendu biziki onari esker, tenperaturen gorabeherak, hezetasun maila eta airearen kalitatea menperatzen dira. Horrek tailerra tenperaturez aldatzen saihestea ahalbidetzen du. Eraikin berria argi naturala ahal bezainbat baliatzeko, eguzkiaren orientazioa eta eraikinaren aitzinaldeko idekidura handiak ahal bezain ongi ustiatuz, argi artifiziala puntualki soilik piztea ahalbidetzeko gisan pentsatua izan da. Eraikinaren teilatuan instalaturiko eguzki panelen urteko energia ekoizpenak tokiko beharrak osoki beteko ditu. Hornidura elektrikoa %100ean berriztagarria da orain, "Enargia" tokiko argindar hornitzailearen bidez.

Showroom-a eta saltegia

Iratzoki estudioak 400mÀ‚'²-ko showroom erakusketa gela diseinatu du, bisitariei murgiltze esperientzia eskaintzen diena. Leku hunek Alkiko altzari bildumak ezagutaraztea gonbidatzen ditu bai partikularrak eta bai profesionalak, izan etxeko sorkuntzak, ostalaritzako sortak edo bulegorako antolamenduekin.

Erakusketa gela guneka antolatua da, orotariko giroak erakusteko gisan: jatetxe, proiekzio gela zein liburutegi, Alkiren sorkuntzen aldakortasun handia nabarmenduz. Showroom-aren ondoan, Alkiren bildumen objektu osagarriak proposatzen dituen saltegia bada. Horietako batzuk bertan eginak dira, besteak tokiko markekin eraman lankidetzan. Bestalde, Euskal Herriko beste ekoizle batzuek sortu objektu batzuk ere badira, arta handiz hautatuak izan direnak, tokiko trebetasun eta aberastasunen erakusleiho direnak.

Erakusketa gela eta saltegia asteartetik larunbatera (9:00-17:00) idekiak dira, partikularrak eta profesionalak bertaratzen ahal dira, altzariak ikusi edota erostera.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3765. zbk

Gure Hitza | 2024/12/12

Emazte izateagatik

Ainhoa Etchenique

Laken Riley 22 urteko amerikarra zen. Georgia unibertsitatean erizain ikasketak segitzen zituen. Korrika egitera joan aitzin prekozioneak hartzen zituen. Egun hartan, 9tan amari elkar deitzeko libre ote zen mezu bat bidali zion, baina maluruski ez zion segidan erantzun. Amak 9:24tan alaba deitu zuenean berantegi zen. Gizon batek Laken Georgiako unibertsitatearen campusean erasotu zuen korrika egiten ari zela, eta bortxatua izaten ez baitzen utzi, gizonak neskatxa erail zuen. Haren gorpua hostoen azpian atzemana izan da, aurpegian zauri ugarirekin eta buru hezurra hautsirik.

Ez da baitezpada urrun joan behar holako istorio beldurgarriak entzuteko. Gure auzo herria den Urruñan adibidez, ekainaren 21etik Laure Zacchello biztanlea desagertu da. Nehork ez daki nun den, nehork ez du ikusi, haren senarrarengandik nahitarako giza hilketa izan dela susmatzen bada ere, frogarik ez da. Gaur egun, Laure bizirik atzematea esperantzarik ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016