Gogoa hazi | 2024ko Abenduaren 12a

Agur, agur Maria

J-L Davant

Kantika berri hau Xiberoko elizetan zabaldu zen duela urte parrasta bat, bainan Oxkaxeko hegia ezin zuen gainditu. Azkenean erdietsi du euskal koralen biltzarrari esker Ortzaizen, azaroaren 10 horretan. Haatik lapurteraz sortua zen, eta hona zer kariara. Sophie Larrandaburu barkoxtar andere musikariak, Baionan kudeatzen duen gizon koru batentzat eskatu zidan duela beraz urte andana bat, Jean Bordachar kantariaren aire batean. Aire hori Bordacharrek "ondua" zuen Antso Handia pastoraleko kantu batentzat, eta delako pastorala 2004ko udan antzeztua izan zen Maule-Lextarren (bi aldiz), Hondarribian eta Arabako Amurrion.

Laster kantika berria Xiberoko elizek beretu zuten, zubereraz egokitua bistan dena, eta orain Iparraldeko Eliza osoaren ondasuna bilakatua zaigu Ortzaizeko meza hari esker. Han lapurterazko bertsioa entzun zen nagusiki, xiberotar kantariak ez baitzeuden gehiengoan. Hona beraz lehenik lapurtar bertsio hori, historiaz ere lehena izan zena Baionan.

Agur, agur Maria, Jainkoaren ama

Andre guzien artean Aitak hautatua

Zure fedeaz ere Jesusi emana

Denen ama zaitugu, zinez maitatua.

Gau beltzean eguzki, goizean izarra

Zentzu ona lagunduz erakuts iparra

Jaunari otoitz egin guretako beti

Haurrideak bezala gaitezela bizi.

Jainko jauna goretsiz olerki batetan

Magnificat ederra gure bihotzetan

Aitagoresten dugu zure hitzekilan

Jesus haurra kantatzen denek errepikan.

Hona orain zubererazkoa, idatzian oso hurbila: diferentziarik handiena ahoskeran du.

Agur, agur Maria, Jinkoaren ama

Ande(re) güzien artean Aitak haütatüa

Zure fedeaz ere Jesüsi emana

Denen ama zütügü, zinez maitatüa.

Gaü beltzean ekia, goizean izarra

Zentzü hona lagüntüz erakuts iparra

Jaunari otoitzegin guretako beti

Haurrideak bezala giteala bizi.

Jinko jauna goretsiz olerki batetan

Magnificat ederra gure bihotzetan

Aitagoresten dügü zure hitzekilan

Jesüs haurra kantatzen denek arrapikan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3765. zbk

Gure Hitza | 2024/12/12

Emazte izateagatik

Ainhoa Etchenique

Laken Riley 22 urteko amerikarra zen. Georgia unibertsitatean erizain ikasketak segitzen zituen. Korrika egitera joan aitzin prekozioneak hartzen zituen. Egun hartan, 9tan amari elkar deitzeko libre ote zen mezu bat bidali zion, baina maluruski ez zion segidan erantzun. Amak 9:24tan alaba deitu zuenean berantegi zen. Gizon batek Laken Georgiako unibertsitatearen campusean erasotu zuen korrika egiten ari zela, eta bortxatua izaten ez baitzen utzi, gizonak neskatxa erail zuen. Haren gorpua hostoen azpian atzemana izan da, aurpegian zauri ugarirekin eta buru hezurra hautsirik.

Ez da baitezpada urrun joan behar holako istorio beldurgarriak entzuteko. Gure auzo herria den Urruñan adibidez, ekainaren 21etik Laure Zacchello biztanlea desagertu da. Nehork ez daki nun den, nehork ez du ikusi, haren senarrarengandik nahitarako giza hilketa izan dela susmatzen bada ere, frogarik ez da. Gaur egun, Laure bizirik atzematea esperantzarik ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016