Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2024ko Abenduaren 12a
Mus txapelketa - Eguberriko gaualdia
Mus txapelketa
Euskal Herriko txapelketaren lehen partidak abenduaren 13an ostiral arratsez jokatuko dira Artetxean.
Izena emaiteko deitu 06-31-64-60-88 zenbakira.
Eguberriko gaualdia
Abenduaren 20an ostiral arrastirian izanen da mugimendu Izturitzen, Arberoa ikastola, Arberoako joaldunak, Izturitzeko merkatua eta Artetxea elkartea partaide antolatua den gaualdi bereziarekin.
(18:30) Ibilaldia, Olentzero eta Mari Domingi, joaldunak, ikastolako haur eta buraso eta nahi duten guziekin, Haltzerreka auzoaldetik abiatuko da, 19:00ak irian Pausalekua xaharretxerat heltzeko. Ondotik Artetxean ikastolako film laburrak erakutsiko dira. Ohiko Eguberriko kantuekin eta beste, animazioa segurtatua da, janari eta edariak ere bai.
Merkatua hilabetekoa izanen dena usaian baino hornituagoa beharra da. Hots gaualdi alegera eta goxo baten mentura dugu Artetxean, deneri idekia.










