Herriz Herri - Hazparne (L) | 2024ko Abenduaren 12a

Eguberriko merkatua - Eguberriko kontzertua

Eguberriko%20merkatua%20-%20Eguberriko%20kontzertua

Eguberriko merkatua

Eliza saihetsean egitekoa da lehen Eguberriko merkatua abenduaren 18an asteazkenez (14:00-18:00). Zernahi gauza aurkituko da hor salgai, opariak egiteko garai huntan. Beste merkatu handiagoa iragaitekoa da abenduaren 21ean larunbatez artisau sortzaile askorekin.

Eguberriko kontzertua

Eguberri munduan gaindi ospatzen da, garai hortako kantu berezi anitz kantatuz. Horien entzutera gomitatzen gaitu Soinubila elkarteak abenduaren 18an arrastirian. Bidaia musikala (17:30) eliza aitzinetik abiatuko da eta Urtsuia karrika iganez segituko gaitero eta txistulariak lagun. Kantaldia bera Bihotz Sakratuaren kaperan iraganen da kantari anitz entzuten ahalko baita hor. Sartzea kitorik da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3765. zbk

Gure Hitza | 2024/12/12

Emazte izateagatik

Ainhoa Etchenique

Laken Riley 22 urteko amerikarra zen. Georgia unibertsitatean erizain ikasketak segitzen zituen. Korrika egitera joan aitzin prekozioneak hartzen zituen. Egun hartan, 9tan amari elkar deitzeko libre ote zen mezu bat bidali zion, baina maluruski ez zion segidan erantzun. Amak 9:24tan alaba deitu zuenean berantegi zen. Gizon batek Laken Georgiako unibertsitatearen campusean erasotu zuen korrika egiten ari zela, eta bortxatua izaten ez baitzen utzi, gizonak neskatxa erail zuen. Haren gorpua hostoen azpian atzemana izan da, aurpegian zauri ugarirekin eta buru hezurra hautsirik.

Ez da baitezpada urrun joan behar holako istorio beldurgarriak entzuteko. Gure auzo herria den Urruñan adibidez, ekainaren 21etik Laure Zacchello biztanlea desagertu da. Nehork ez daki nun den, nehork ez du ikusi, haren senarrarengandik nahitarako giza hilketa izan dela susmatzen bada ere, frogarik ez da. Gaur egun, Laure bizirik atzematea esperantzarik ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016