Herriz Herri - Baiona (L) | 2024ko Abenduaren 12a
Olentzeroren leienda - Biltxoko Larunbatak - Koru kontzertua - Hitzaldiak - Sariak - Kontzertua
Olentzeroren leienda
Abenduaren 14an, "Olentzeroren leienda" bisita kontatua iraganen da Euskal Museoan frantsesez (10:00) eta euskaraz (11:00). Ondotik tailerra izanen da izar baten apaintzeko. 2 eta 4 urte arteko haurrei zuzendua da, 2,50 eurotan haurka eta urririk helduentzat. Xehetasunentzat: 05-59-59-08-98.
Biltxoko Larunbatak
Biltxoko Larunbatak ekitaldia kari, abenduaren 14an (11:30-13:30), Marilou artistak kantaldia emanen du Biltxokon.
Koru kontzertua
Abenduaren 15ean (17:00), Haiz'Egoa eta Oldarra koruek kontzertua emanen dute Gurutze Sainduko elizan. Sartzea urririk izanen da.
Hitzaldiak
Lehen hitzaldia abenduaren 18an (18:00) iraganen da. Maddi Kintanak Baiona/Angelu/Miarritzeko gazteen hizkera aztergai izanen du. Zizpa Gaztetxean iraganen da, euskaraz eta urririk.
Bigarrena abenduaren 19an (18:00) iraganen da, Gidor Bilbaoren eskutik. "Paperezko ondarea" gaiaren inguruan, euskarazko liburuak eta eskuizkribuak aipatuko ditu Euskal Museoan. Euskaraz izanen da bat-bateko itzulpenarekin. Urririk izanen da. Xehetasunentzat: 05-59-59-08-98.
Sariak
Abenduaren 20an (18:30), urtero bezala, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako hiriak elkarrekin, 2024ko sariak banatuko dituzte ekintzez eta lanez Ipar Euskal Herrian euskal kulturaren ala zientziaren alde nabarmendu diren jendeei. Baionako Herriko Etxeko saloi handian iraganen da.
Kontzertua
Abenduaren 20an, Tristtan Mourguyk bakarkako kontzertua emanen du arratsean Les Arcades-en.











