Mundu zabalean | 2024ko Abenduaren 12a
"X" sare soziala zailtasunean
M.O.
Elon Musk, Trumpen gobernuan ministro izanen denak, Twitter izena zuen sarea 44 miliar dolarretan erosi zuen. "X" izenburua bihurtu denak polemika sortu du. Jabe berriaren jarrerak, norabide politiko ultra eskuindarragatik eta moderazio faltagatik, komunikabide eta pertsonalitate batzuk X saretik ateratzea erabaki dute. Twitter erosi zuenean, lehen erabakietako bat izan zen langileen %80a kanporatzea, 8.000 langiletik 1.500era pasatuz.
Sare sozial baten indarra
Donald Trumpen garaipenaren ondotik, anitzek Elon Musk-i amerikar presidente estatubatuarraren garaipena leporatzen diote. Errepublikanoen hautagaitzarako "X" plataforma baliatua izan da, Trumpen aldeko diskurtsoa sare sozialean plazaratzeko. Herra diskurtsuak eta informazio faltsuak Elon Musk plataformaren jabeak hedatu ditu.
Boterera heldu bezain laster, milioidunak zerratuak ziren sare sozial anitz berriz ideki ditu. Sare horiek neurri handi batean eskuin muturraren alde egiten dute. Elon Musk-ek bere ideologia libertarioa "X" sareari aplikatzea erabaki du. Baitezpadako libertate baten gibelean eta adierazpen askatasunaren izenean, doktrina bat plantan jarri du, indartsuenek inolako mugarik gabe ahulenak zapaltzeko edota zikintzeko aukera emaiten duena. Miliardun amerikarrak herraren edukiak eztabaida publikoan zabaldu ditu, amerikar anitzen buruetan eragina ukan duena.Konspirazioaren teoriak, anitzetan ideia arriskutsuak hedatzen dituena, "X" sare sozialean ez dira mugatuak.
Kontrolik gabeko sarea
Elon Muskek sare sozialetan hartu nahi duen botereaz haratago, "Grok" izeneko adimen artifiziala sortu du, Chat GPT-ri konkurrentzia egiten duena. Adimen artifizialeko tresna hau, Elon Muskek garatua du, mugarik gabeko irudiak eta mezuak sortzeko gaitasuna du.
Beste adimen artifizial konbentzional batzueri konparatuta, berri faltsuak elikatzeko, irudi faltsuak sortzeko gai da, kontrol eta zentsura izpirik gabe.
Ekonomikoki zailtasunean?
"X" sareak bi urtez bere balioaren %80a galdu du. Enpresa garrantzitsu batzuk (Sony, Disney, Apple...), sare sozialeko iragarkiak eta eduki arrazistekin ez baitute lotuak izan nahi, boikotatzea erabaki dute. Ondorioz, "X"-ren diru-sarrerak, publizitate komertzialetan oinarrituak izanez (%90), 2024ko bigarren hiruhilekoan %53ra jautsi dira.
2022 eta 2023 urteen artean, urteko negozio zenbatekoa 4,4 miliar dolarretik 3,4 miliar dolarretara pasatu da.Are okerrago, Fidelity inbertsio funtsaren arabera, Twitter 44 miliar dolarren truke erosi zuenetik, aplikazioak 9,4 miliar dolar baino ez ditu balio, bi urtez %79ko galtzea jasan du.
Desertzio olatua
Elon Musken tematzea nazioarteko estatuen arauen gainetik pasatuz, zigorra erori egin daiteke. Erabiltzaileen aldetik, batez ere espektro politikoaren ezkerraldean, egoera gero eta toxikoagoa bilakatzen ari da, ezin jasangarria bihurtzen dena. Donald Trumpen gobernura "X"-ren buruzagiaren etortzea, zalantzarik gabe, plataformaren jarraitzaile anitzentzat sobera izan da.
Jarrera hori ez da soilik burbuilatsu militante batzuk hartu dutena, hainbat hedabide garrantzitsuk bide bera hartu dute.Adibidez, The Guardian Erresuma Batuan, La Vanguardia Katalunian, Dagens Nyheter Suedian, Ouest France Frantzian eta hemen berean Sud Ouest egunkaria, "X" plataformatik atera dira.
Brasileko agintariek plataforma bertan behera uztea erabaki dute, milioidunak legezko ordezkari bat izendatzeari uko egin ondoan. Europan, "X"-ri ere estandar kontinentaleko neurriak ez betetzea leporatua zaio, batez ere informazio faltsuen eta gorroto edukiengatik.
Sare sozialak publizitate iragarleen ihesa ere jasaiten du, ondorioz 75 milioi dolarreko galtzea ekar liezaioke. Airbnb, Amazon, Coca-Cola eta Microsoft bezalako enpresek 200 iragarki publizitate baino gehiago bertan behera uzteko edo mementoan gelditzeko erabaki dute.
Alternatibak
Dozena bat zientzialarik, kazetarik eta sare garaitzailek #20urtarrila ezaugarriarekin (hashtag) kontra kanpaina abiatu dute. Haientzat, Donald Trumpen kargu-hartzearen egunean, Elon Muskek agintaritza politikoa hartuko duela, kolektiboki egun horretan X saretik joaiteko proposamena egina da. Aukera pertsonalaz gain, gai politikoa ere da. Pertsona horientzat sare sozialetik joaiteak, sortzen ari den arazo demokratikoa ez du konponduko. Sare sozialen arduran, gogoeta kolektiboaren beharra planteatzeko xedea du.
Erabiltzaile anitzarentzat, "X" sarea uztea ez da erraza, batzuk urteetan zehar komunitate erreala eraiki baitute. Horietako anitz hala ere antzeko plataforma batean erregistratzera arriskatu dira, Threads, Mastodon eta BlueSky bezalako sareak.
BlueSky azken hunek nolabaiteko ospea bildua du, pertsona anitz batu zaizkiolako, Jack Dorsey Twitterren sortzaileak eta Jay Graber 33 urteko emazte ingeniari estatubatuarrak dute BlueSky sortu. Azaroan, BlueSky sareko ordezkariek zioten plataformak 20 milioi segitzaile dituela, egunean milioi bat erabiltzaile berri gehiagori esker.











