Herriz Herri - Azkaine (L) | 2024ko Abenduaren 12a
Denak plazara - 1954an sortutakoen bazkaria
Denak plazara
Abenduaren 15ean igandearekin (11:00), Pontx pailazoak bere "Denak plazara" ikusgarri berria emanen du Biltoki gelan. Huna sinopsia: "Goizean goizik herritarrak esnatu berri direla, herriko dendariak ere plazan dira. Pontx ikusleekin plazan elkartuko da bere lagun baten dendan laguntza eskaintzeko. Saltzaileak Pontxi dendaz arduratzeko kargua emanen dio, ondoko herrian erosketa batzuk egin behar baititu. Pontx saltzaile lanetan nola moldatuko ote da? Pailazoak, ikusleen laguntzarekin dendaz arduratu beharko du. Bisita ere izanen dute, herriko auzapeza etorriko baita plazara denda itxi nahian. Pontxek eta lagunek ahaleginak eta bi egin beharko dituzte auzapezak herri ttikiko denda itxi ez dezan. Lortuko ote dute herriko giro alaia eta herriko denda ttikiek bizirauten?". Orotara oren bat iraunen du eta euskaraz. Sartzeak 12 urtetik goitikoentzat 5 euro kostako du eta helduentzat 10 euro. Erreserbak Herriko Etxea deituz egin behar dira: 05-59-54-66-89.
1954an sortutakoen bazkaria
1954an sortutako presunak, herrian bizi direnak, izan Azkainen sortuak edo ez, gonbidatuak dira 70 urteak ospatzera Larralde ostatuan, abenduaren 21ean larunbatez (12:00). Apairuaren prezioa 50€ ingurukoa izanen da, aperitifa eta pintxoekin barne. Izenak emaiten ahalko dira abenduaren 17a arte, arratsean deituz: Angèle(06-14-84-47-44), Pantxo(06-46-16-38-42) edo Philippe (06-80-75-44-52).











