Herriz Herri - Itsasu (L) | 2024ko Urriaren 03a

Klimaren astea - Dantza gaualdia - Lasai txapelketaren finalak

Klimaren astea

Ipar Euskal Herriko Hirigune Elkargoak antolatzen du "Klimaren astea"-ren laugarren edizioa urriaren 5etik 12ra. Karia hortara, elikagai sano eta tokikoaren inguruko topaketak antolatuak dira Itsasun larunbat huntan, urriaren 5ean, Atharri ezkerparetako eremuan. Lagunarteko egun atsegin bat izan nahi du, xede batekin: trukatuz, informatuz eta jostatuz hobeki kontsumitu.

Eguna goizeko 10:00etan idekiko da, arratsaldeko 16:00ak arte. Huna egitaraua:

- Animazioak, Quiz, tailerrak, erakusmahaiak, tokiko ekoizleen merkatua.

- (11:00): Errobiko herrien arteko Pintxo lehiaketa

- (12:30): Bazkaria: taloak eta edariak

- (14:30): Erakusketa eta sariak eskoletako publizitate afixen lehiaketaren irabazleei

- (15:30): Sariak Quizeko irabazleentzat

- (16:00): Egunaren amaiera

Dantza gaualdia

ITSAS'ROCK elkarteak gaualdia antolatzen du urriaren 5ean Sanoki gelan (20:00). Gaualdia The Stampers eta DJ Michel-ek animatuko dute. Kolore kodea: arrosa eta beltza.

Sartzea: 12€ (2€ Urri Arrosarentzat).

Lasai txapelketaren finalak

10. Lasai txapelketaren finalak iraganen dira urriaren 12an, larunbat arratsaldez, plazan. Ondotik aperitifa eta xerrikia ogitartekoan Atharrin, basapiztiak eta Dj Doyk alaiturik.

Izen emaiteak: gauero hartzen dira plazan edo telefonoz J.Claude 06-83-06-97-41 edo J.Marc 06-60-03-00-93 (prezioa: 20€).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3765. zbk

Gure Hitza | 2024/10/03

Poesia lau haizetara

Peio Jorajuria

Poesia literaturaren ahaide pobrea da. Eta ez du irudi hain ona euskaldunen baitan. “Hi, gaizo poeta!”, norbaiti seinalatzeko errealitatetik arras kanpo ibilki dela. Alta munduak ez ote du poesiaren behar gorria, eta gaur sekula baino gehiago? Euskaltzaindiak, segurik, hala uste du. Irailekoak antolatu ditu bigarren aldikoz. Iaz, Lekeition iragan ziren. Aurten, Itsasun, joan den asteburuan. Bi egun horietan euskal poesiaren hiriburu da bilakatu Arranomendiren altzoan dagoen herria, saltegi batzuk hitz poetikoz zirela apainduak. Ez zen guti harro tokiko auzapeza! “Itsasorik ez dugu baina Itsasu gara!” Poesiaren goraipamen gunea eta poeten arteko topaketa dira Irailekoak, euskal poeten lana jendarteratzeko, lau haizetara zabaltzeko, bidenabar atzerritar poeten obrak ere ezagutaraziz, aurten bereziki okzitanierazkoenak. “Edozein hizkuntzatan gozagarri da poesia” zioen Andres Urrutia euskaltzainburuak. Poesia diogularik, ole...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016