Herriz Herri - Lasa (NB) | 2024ko Abenduaren 12a
Telethonaren alde
Gaitzeko arrakasta ukan du abenduaren 1ean herriko salan antolatua zen mus lehiaketak. 46 bikote bilduak ziren zoingehiagoko horren jokatzeko, A multxo horretan finalerat heldu dira 2 herritar, Ouret J.Bernard eta Iribarne Pierrot, biba zuek galdu baduzue ere!
B multxoan finalerat heldu dira bertze 2 herritar, Bidondo Dominique eta J.Pierre Saldubehere, haiek aldiz irabazi dute, goresmenak deneri!
123 apairu zerbitzatuak izan dira. Hori guziaren medioz 2.500 euro igorriak izan dira Telethonari.
Eskerrak antolatzaileeri eta gisa bat edo bertzez parte hartu eta laguntza ekarri duzuen guzieri.










