Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2024ko Abenduaren 12a

Vogoscope

Alain Bernard Vigoscope tresnaren funtzionamendua erakusten
Alain%20Bernard%20%20Vigoscope%20tresnaren%20funtzionamendua%20erakusten

Vogoscope teknologiaren aurkezpena iragan da Donibane Lohizuneko igerilekuan, Alain Bernard Pekineko Jokoetan 100m libreko txapeldun olinpikoaren aitzinean. Uretako praktikari eskainitako bideoa kaptatzeko eta hedatzeko sistema da. Donibaneko igerilekua, igerilarien errendimendua aztertzeko tresna hau zabaltzen duen uretako 7. instalazioa da. Urpean eta ur gainean filmatzeko gai da, eta erabilera ugari ahalbidetzen ditu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3765. zbk

Gure Hitza | 2024/12/12

Emazte izateagatik

Ainhoa Etchenique

Laken Riley 22 urteko amerikarra zen. Georgia unibertsitatean erizain ikasketak segitzen zituen. Korrika egitera joan aitzin prekozioneak hartzen zituen. Egun hartan, 9tan amari elkar deitzeko libre ote zen mezu bat bidali zion, baina maluruski ez zion segidan erantzun. Amak 9:24tan alaba deitu zuenean berantegi zen. Gizon batek Laken Georgiako unibertsitatearen campusean erasotu zuen korrika egiten ari zela, eta bortxatua izaten ez baitzen utzi, gizonak neskatxa erail zuen. Haren gorpua hostoen azpian atzemana izan da, aurpegian zauri ugarirekin eta buru hezurra hautsirik.

Ez da baitezpada urrun joan behar holako istorio beldurgarriak entzuteko. Gure auzo herria den Urruñan adibidez, ekainaren 21etik Laure Zacchello biztanlea desagertu da. Nehork ez daki nun den, nehork ez du ikusi, haren senarrarengandik nahitarako giza hilketa izan dela susmatzen bada ere, frogarik ez da. Gaur egun, Laure bizirik atzematea esperantzarik ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016