Herriz Herri - Donibane Garazi (NB) | 2024ko Abenduaren 12a

Eguberriko ekimenak

Eguberriko%20ekimenak

Merkatua À¢'€'" Abenduaren 15ean (10:00-17:00) merkatu estalian, 50 bat tokiko artisau eta elkartek erakusmahaiak atxikiko dituzte. Animazio desberdinak antolatuak dira, edari beroak eta janari goxoak ere dastatzen ahalko dira.

Eguberriko astea À¢'€'" Abenduaren 21ean Olentzero Donibane Garazira heldu da (11:00), Urkulu Peñak lagunduko du. Ondotik (13:00) pista jokoak iraganen dira, abiatzea eliza ondotik. Abenduaren 22an Garazikusen eskutik zine-arratsaldekoa proposatua da (15:00), bai eta tenore berdinean elizan Mendi Xola korua entzungai izanen da.

Abenduaren 24an Bizar Xuri etorriko da (11:30), merkatu estalian goxokiak emanak izanen dira, xokolate esne beroa edaten ahalko da, Eguberriko apaindura eta makillatze tailerrak proposatuak dira, bai eta jokoak.

Elkarteen xokoa - Garazi-Baigorriko saltegiek, Uhart karrikan (10:30) elkarteen etxola muntatuko dute. Nafarroako errugbi taldeak abenduaren 21, 23 eta 24an bere puskak salduko ditu. Abenduaren 26an Donazaharreko San Mixel eskolaren aldi izanen da, abenduaren 27an Manex Erdozaintzi Etxart kolegioa, abenduaren 28an Guzientzat elkartea eta 29an Donazaharreko eskola publikoa.

Edari beroak eta beste sorpresa anitz izanen dela errana da, itzuli baten egitera gomita zabaldua da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3765. zbk

Gure Hitza | 2024/12/12

Emazte izateagatik

Ainhoa Etchenique

Laken Riley 22 urteko amerikarra zen. Georgia unibertsitatean erizain ikasketak segitzen zituen. Korrika egitera joan aitzin prekozioneak hartzen zituen. Egun hartan, 9tan amari elkar deitzeko libre ote zen mezu bat bidali zion, baina maluruski ez zion segidan erantzun. Amak 9:24tan alaba deitu zuenean berantegi zen. Gizon batek Laken Georgiako unibertsitatearen campusean erasotu zuen korrika egiten ari zela, eta bortxatua izaten ez baitzen utzi, gizonak neskatxa erail zuen. Haren gorpua hostoen azpian atzemana izan da, aurpegian zauri ugarirekin eta buru hezurra hautsirik.

Ez da baitezpada urrun joan behar holako istorio beldurgarriak entzuteko. Gure auzo herria den Urruñan adibidez, ekainaren 21etik Laure Zacchello biztanlea desagertu da. Nehork ez daki nun den, nehork ez du ikusi, haren senarrarengandik nahitarako giza hilketa izan dela susmatzen bada ere, frogarik ez da. Gaur egun, Laure bizirik atzematea esperantzarik ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016