Herriz Herri - Lekorne (L) | 2024ko Abenduaren 12a
Haurrentzat ikusgarria
Abenduaren 14an (15:30) Roule Ma Poule konpainiak "Le père Noël est enrhumé" ikusgarria emanen du. Haurren zorionerako, ipuina, magia, mimoa eta txotxongiloak nahasten dituen ikuskizun dibertigarria eta interaktiboa da.
Laponiako Bizar Xuriren etxean, iratxoak gogor lanean ari dira. Jakiten dute Bizar Xuri hoztu dela eta aurten opariak banatzeko ordezkatu beharko dutela... segida Hodi Aldean! Ondotik Eguberriko krakada eskainia izanen da.











