Herriz Herri - Makea (L) | 2024ko Urriaren 03a
Berriz Aintzinaren biltzar nagusia - Makea Oinez
Berriz Aintzinaren biltzar nagusia
60 urtetik harat duten pertsonak, urriaren 12an Berriz Aintzinaren biltzar nagusira gomitatuak dira,
Mindegia gelan iraganen da (10:00). Azken urte hondarreko aktibitateen berri emanen da, egun horretan elkarteko urte-saria hartzen ahalko da (20€) eta PJ Fabert kirol hezitzaileak erretreta kutxek proposatzen dituzten tailer desberdinak presentatuko ditu.
Bilkurara beren ber etortzen ahal ez direnek aski dute André Duhart deitzea 06-71-76-40-90, norbait etorriko da haien bila.
Biltzar nagusitik landa elkarrekin baso bat partekatuko da, ahamen bat janez.
Makea Oinez
Aitzineko egunetan euri erauntsiak izan baziren, igandean mendi kaskoetan ibiltzeko eguraldi ona zen. Urtez urte egun horrek arrakasta handia bildua du, 700 pertsona pasa etorri baitira antolatuak ziren ibilbide desberdinetan kurri ibiltzera. Antolatzaileak zoriontzekoak dira, bezperan denbora txarra izanez muntaketa lanak ez baitira errexak izan, biba Makea Oinez elkartea!