Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024ko Urriaren 03a

Film emanaldia - Harria festibala - Bigarren xantzako eskola

Harria festibalaren afixa
Harria%20festibalaren%20afixa

Film emanaldia

Urriaren 4an (20:30) eta urriaren 6an (17:30), “Mirande, film bat egiteko zirriborra” filma ikusten ahalko da Les Variétés gelan. Urriaren 4an zine-topaketaAmaia Elizalderekin izanen da. Xehetasunak ukan nahi badira, 05-59-20-61-18 zenbakira deitu behar da.

Harria festibala

Urriaren 10etik 13ra iraganen da disziplina anitzeko Harria festibalaren 6. edizioa. Doinuak, irudiak, ideiak eta mugimenduak elkartzen diren lekua izanen da Borderline Fabrika. Ikusgarriak, musika eta roller dantza izanen dira bertan. Egitaraua borderlinefabrika.weebly.com webgunean ikus daiteke.

Bigarren xantzako eskola

Herria eta Lan-Eko elkartea gazteen integrazioarekin engaiatu dira, bigarren xantzako eskola errezibitu baitute. Enplegutik urrun diren 16 eta 30 urte arteko gazteentzat zuzendu programa da, Akitania Berriak ordaindu doako prestakuntza pertsonalizatuarekin. Proiektu hunek gizarteratzea indartzen du eta tokiko garapena bultzatzen. Aukera paregabea da lurraldeko gazteentzat. Harremanetan sartzeko: contact@laneko.eus. Informazio gehigarriak www.hendaye.fr webgunean atzeman daitezke.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3765. zbk

Gure Hitza | 2024/10/03

Poesia lau haizetara

Peio Jorajuria

Poesia literaturaren ahaide pobrea da. Eta ez du irudi hain ona euskaldunen baitan. “Hi, gaizo poeta!”, norbaiti seinalatzeko errealitatetik arras kanpo ibilki dela. Alta munduak ez ote du poesiaren behar gorria, eta gaur sekula baino gehiago? Euskaltzaindiak, segurik, hala uste du. Irailekoak antolatu ditu bigarren aldikoz. Iaz, Lekeition iragan ziren. Aurten, Itsasun, joan den asteburuan. Bi egun horietan euskal poesiaren hiriburu da bilakatu Arranomendiren altzoan dagoen herria, saltegi batzuk hitz poetikoz zirela apainduak. Ez zen guti harro tokiko auzapeza! “Itsasorik ez dugu baina Itsasu gara!” Poesiaren goraipamen gunea eta poeten arteko topaketa dira Irailekoak, euskal poeten lana jendarteratzeko, lau haizetara zabaltzeko, bidenabar atzerritar poeten obrak ere ezagutaraziz, aurten bereziki okzitanierazkoenak. “Edozein hizkuntzatan gozagarri da poesia” zioen Andres Urrutia euskaltzainburuak. Poesia diogularik, ole...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016