Herriz Herri - Ziburu (L) | 2024ko Abenduaren 12a
Tailerra
Gunearen memoriari buruzko tailerra eta itxaropenak biltzeko tailerraren ondotik, programa egilearen tailerra abenduaren 16 eta 17an iraganen da Errekoletoetan (18:30-21:30). Taldeka, parte hartzaileek eginkizuna ukanen dute: etorkizuneko auzotegiko mapa marraztea, proiektuaren geografia, material eta teknika arloko hertsadurak kontuan hartuz. Horrez gain, egunerokotasunean beren burua proiektatzera gomitatuak izanen dira, Encan auzotegian... 2035ean! Janari mahai bat eskainia izanen da tailerraren denboran. Aitzinetik izena eman behar da: www.communaute-paysbasque.fr.











