Herriz Herri - Sara (L) | 2024ko Abenduaren 12a

Sarako Izarra pilota - Pilota

Pilotako txapeldunak
Pilotako%20txapeldunak

Sarako Izarra pilota

Abenduaren 6an arratsarekin, Pleka trinketean iragan da biltzar nagusia. Orotara 80 bat jende presente ziren, Guy Mounho lehendakariak deneri ongietorria egin du, erranez baduela 13 urte hartu zutela elkartea eta beti bulego berarekin segitzen dutela. Eman du urteko bilana, 30 final jokatu dituzte, eta 20 irabazi, 6 Euskal Herri batzordean, 5 Frantziako xapelgoan eta 9 Union Basquen. Orotara 104 pilotari badira, partidak Sarako eta Amotzeko trinketean egiten dituzte, ezkerparetan Azkainen eta errebotekoak plazakoa eta Omordikoa bai eta polikiroldegian. Partida anitzetan Jakes Iriarte izaten dute juje, trebatzaileak esku-huska Pantxoa Olzagazti, Daniel eta Mattin Mariluz, Xisteran Guy Mounho. Txapelduneri eman diete txeke bana. Gero mintzatu dira udako manifestazionez, ongi aritu direla bertze elkarteekin. Bruno Martin diruzainak eman ditu kontuak, lan anitz egin behar dela bainan manifestazione horiek diru laguntza handia ekartzen dutela, bai eta Herriko Etxetik, lantegietatik eta borondate oneko anitzek, hortako kontuak positiboan dituzte. Lehendakariak eskertzen ditu pilotariak, bere bulegokoak, entrenatzaileak eta buraso guziak. Ondotik izan da pintxo eta edateko denentzat, haur eta helduekin.

Pilota

Trinketean Gazteak: Alduntzin Kaiet À¢'€'" Marin Imaz Eneko irabazle 40-26 Senpereren kontra. Kimuak: Babace Leizagoien Oihane À¢'€'" Zabaleta Orhi irabazle 40-08 Lau Herriren kontra. Goyeneche Mikel À¢'€'" Sanjurjo Behoteguy Jon irabazle 40-34 Napurrak-en kontra. Berasategi Andde À¢'€'" Lafitte Julen irabazle 40-28 Abarratiaren kontra. Lopes Kepa À¢'€'" Jauregui Peio galtzaile 18-40 itsasuarren kontra. Andueza Aguirre Peio À¢'€'" Bareyre Battit galtzaile 18-40 Senpereren kontra. Umetxoak: Lopes Mendiburu Unai À¢'€'" Lakarra Imanol galtzaile 12-20 Senpereren kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3765. zbk

Gure Hitza | 2024/12/12

Emazte izateagatik

Ainhoa Etchenique

Laken Riley 22 urteko amerikarra zen. Georgia unibertsitatean erizain ikasketak segitzen zituen. Korrika egitera joan aitzin prekozioneak hartzen zituen. Egun hartan, 9tan amari elkar deitzeko libre ote zen mezu bat bidali zion, baina maluruski ez zion segidan erantzun. Amak 9:24tan alaba deitu zuenean berantegi zen. Gizon batek Laken Georgiako unibertsitatearen campusean erasotu zuen korrika egiten ari zela, eta bortxatua izaten ez baitzen utzi, gizonak neskatxa erail zuen. Haren gorpua hostoen azpian atzemana izan da, aurpegian zauri ugarirekin eta buru hezurra hautsirik.

Ez da baitezpada urrun joan behar holako istorio beldurgarriak entzuteko. Gure auzo herria den Urruñan adibidez, ekainaren 21etik Laure Zacchello biztanlea desagertu da. Nehork ez daki nun den, nehork ez du ikusi, haren senarrarengandik nahitarako giza hilketa izan dela susmatzen bada ere, frogarik ez da. Gaur egun, Laure bizirik atzematea esperantzarik ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016