Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2024ko Abenduaren 12a
Eskubaloia
Esku baloia
Gizonetan, nazional 2 mailan lehen taldeak irabazi dio Atharratzeri, 26-19. Denbora biziki txarra izanik ere, Airoski gela mukuru betea zen, derbi horren ikusteko.
Pre-nazional mailan, bigarren taldeak ttantto batez galdu du Blanquefort-en kontra, 22-23.
Nesketan, Nazional 3 mailan Kanbo/Irisarrik irabazi dio Tyrosse-ri, 31-25.
Bigarren taldeak irabazi du Lons-en, 30-31.
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek irabazi dute Mont de Marsan-en, 19-40.
Heldu den larunbateko partidak
Gizonetan, nazional 2 mailan lehen taldea joanen da Asson-era (21:00).
Pre-nazional mailan, bigarren taldea joanen da Oloronera (19:00).
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek errezebituko dute Pessac (14:00).
Nesketan, nazional 3 mailan Kanbo/Irisarri joanen da Gan-era (21:00).
Bigarren taldeak Kanbon errezebituko du Gan (20:30).
Erregional mailan, hemezortzi urtez petikoek Irisarrin errezebituko dute Atharratze (15:30).











