Herriz Herri - Urruña (L) | 2024ko Abenduaren 12a
Loraldiberri azoka ongi pasatu zen - Eguberriko merkatua - Eguberriko gau pasa Xaian - Sukalde zentrala jadanik abian da - Saltegi ttipiak opari txartelak - Alokairuak - Pilota
Loraldiberri azoka ongi pasatu zen
Abenduaren 1ean igandearekin, Urrunaga eta Berttoli elkarteek antolatu Loraldiberri liburu eta disko azokaren 3. edizioa izan zen herriko plazan. Eguraldi ederrak lagundurik, antolatu ekimenak biziki ongi pasatu ziren, eta jende anitz hurbildu zen hogei argitaletxe eta eragileren salmahaietara, haurrak, gazteak, zein helduak. Aukera polita izan zen, Olentzero eta Eguberriko opariak erosteko. Haurrendako ekitaldiak, mintzaldiak, xokolate jastaketa, liburu aurkezpena... denetarik izan zen aurtengo edizioan, umore onean eta eguraldi ederraz. Gero parte hartu zuten guziek elkarrekin bazkaldu zuten Berttoli elkartean, eta hor izan ziren lagun arteko solasak eta euskal kantuak.
Eguberriko merkatua
Urtero bezala, aurten ere Eguberriko merkatua zabalik izanen da herriko plazan, abenduaren 13tik 15era. Hogeita hamar artisauk parte hartuko dute (17:00-21:00).
Eguberriko gau pasa Xaian
Abenduaren 24an 21:00etatik goiti, Eguberri bezperako afaria eta gau pasa izanen dira Pausuko Xaia ostatuan. Menua: urdaiazpiko iberikoa, ganba erreak, txuleta eta ardi gasna. Edatekoak: arnoa eta sagarnoa, eta bukatzeko kafea eta patxarana. Prezioa: 40 euro. DJ Bleu Verte, DJ Claude Martinez eta SJ Oscar Ciak gaua animatuko dute. Erreserbak egiteko: 05-47-75-07-02.
Sukalde zentrala jadanik abian da
Herriko Etxearen proiektu nagusia da, eta tokikoelikadura osasuntsua eskainiko die ikastetxeetako haur eta etxez etxeko apairu eramangarrien erabiltzaileei. Sukalde zentrala eraikitzeko obrak azaroaren 25ean hasi ziren, lurperatze lanekin. Sukalde zentralari esker, tokiko elikadura osasuntsua eskainiko zaie gure ikastetxetako haurrei, bai eta etxez etxeko apairu eramangarrien erabiltzaileei ere. Obrek legezko ordutegiak errespetatuko dituzte, auzokoak eta eskolak ez gehiegi trabatzeko. Ekipamendu berri horri esker, Urruñak kalitatezko, bio, tokiko eta sasoiko janaria ekoizteko engaiamendua gauzatu nahi du, zuzenki prestatu sukaldaritza eskainiz.
Saltegi ttipiak opari txartelak
Eguberriko besten kari, Urruñako Herriko Etxeak Saltegi ttipiak/Petits Commercesopari txartelen operazioa bultzatzen du, tokiko komertzioak laguntzeko. Tokiko kontsumoa sustatzeko tresna berritzailea da.Opari txartelak %100ean tokikoak dira, edonoiz erosten ahal dira eta urte osoan erabiltzen ahal dira komertzio parte hartzaileetan. Edozein pertsonak opari txartel bat eros dezake, norberari edo besteeri oparitzeko. Jada, Urruñako 20 komertzio opari txartelen sarean dira lore saltzaile, ile apaindegi, janari dendak eta abar. Opari txartelak digital moduan edo paper moduan eskuragarriak dira.
Herrian alokairuak arautzeko neurria indarrean
Alokairuak arautzeko neurria indarrean izanen da jadanik azaroaren 25etik goiti Urruñan eta Lapurdiko beste 24 herritan. Jabeek etxebizitza motaren eta kokapenaren arabera finkatu erreferentziazko alokairu bat errespetatu beharko dute. Neurria alokatzekontratu berritzeen edo epe laburreko kontratuei dagokie. Araudia betetzen ez bada, alokatzaileak jabea seinalatzen ahalko du eta prefetak jabeari alokatze kontratua arauari egokitzea eta, horrela balitz, gehiegi eskuratu dirua alokatzaileari itzultzea galdegiten ahalko dio. Ez balu egiten pertsona fisiko bati 5.000€-ko isuna ordaintzea galdegiten ahal zaio, eta pertsona juridiko bati 15.000€-koa.
Pilotari urruñarren emaitzak
Hazparneko pilota partidetan honako emaitzak erdietsi zituzten: P. Etxeberri 40 À¢'€'" B. Bideondo urruñarra 21. Amaturren lehiaketan, lehen mailan, Zigarroa-Lazkano (Urruñarrak) 40 À¢'€'" Mariluz-U.Etxeberri (Sarako Izarra) 28.











