Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2024ko Abenduaren 12a
Formakuntza eguna - Euskarazko murgiltze ereduko ikasketak - Neguko afaria
Formakuntza eguna
Vianney Cier, trantsizio ekologikoaren axuantak eta Audrey Simeon-Castanier, zerbitzu zuzendariordeak, "Klima planeko ekintzak ene herrian planifikatu" formakuntzan parte hartu dute, Bizi! elkarteak antolatua.
Formakuntza egun horri esker, lurraldearen trantsizio ekologikoan parte hartzeko tresnak eta plangintzaren funtzioa ezagutu ahal izan dira.
Euskarazko murgiltze ereduko irakaskuntza
Euskarazko murgiltze ereduko irakaskuntzaren hedatzea Basté-Quieta ama-eskolatik sail handira zabaltzeko xedea aurkeztu zaie gurasoei azaroaren 22an, ostiralarekin. Proiektu hori irakasle taldeak darama, Hiriburu herriaren sostenguarekin. Bilkura Mathieu Elgoyhen Hezkuntza axuantak, Xalbat Itçaina Euskararen Erakunde Publikoko misio kargudunak, Sandrine Etcheverry, Hezkuntza Nazionaleko ikuskariak eta Olivier Mioque Basté-Quieta eskolako zuzendariak animatu zuten.
Neguko afaria
Abenduaren 21ean, besta komiteak neguko afaria antolatzen du ezkerparetan, 18:00etatik aitzina. Menua: neguko salda, idiki saltsa Borgoinako eran, deserta, kafea. Arnoa konduan harturik, afariak 20 euro kostako du. Bertan Olentzero eta Bizar Zuri izanen dira, edaritegia, dantza ikusgarria, musika eta abar. Izenak aitzinetik ematekoak ziren, baina agian geldituko dira toki batzuk. Xehetasunentzat: 06-79-75-03-54.











