Han eta Hemen | 2024ko Abenduaren 12a

Bizitegien eta Energiaren Etxea

Bizitegien eta Energiaren Etxearen estreinaldia
Bizitegien%20eta%20Energiaren%20Etxearen%20estreinaldia

Azaroaren 22an, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariak, Martine Bisauta trantsizio ekologiko eta energetikoaren ardura duen lehendakariordeak eta Roland Hirigoyen bizitegien ardura duen lehendakariordeak, Baionan Bizitegien eta Energiaren Etxea estreinatu dute. Hélène Malatrey Baionako Suprefeturako idazkari nagusia eta Andde Saint-Marie Akitania Berria eskualdeko kontseilari delegatua ere presente ziren.

Funtzioa

Bizitegien eta Energiaren Etxea leku berritzailea eta hautetsientzat lehentasunezkoa da. Biztanleei urririk informatzea eta beren bizilekua berritzeko desmartxak egitea ahalbidetzen die. Jean-René Etchegarayk zioen: "Gure herrikideek etxebizitzaren krisia pairatzen dute eta hau krisi klimatiko, ekonomiko eta sozialaren bihotzean kokatzen da. Zerbitzu publiko honek bizitza errexten die eta fakturen murriztea ere ahalbidetzen du".

Etxebizitza eta lan erabilpena duten eraikinek Ipar Euskal Herriko berotegi efektuko gas isurien %15a eragiten dute. Eraikinen energia-berrikuntza, Klima Planak 2030erako isuriak %20z eta 2050erako %73z murrizteko duen anbizioaren parte da.

Laguntzak

Bizitegien eta Energiaren Etxeak, Etxebizitzari buruzko Departamenduko Informazio Agentzia (ADIL 64), Arkitektura Hirigintza Ingurumen Kontseilua (CAUE 64) eta France Services sarearekin lan egiten du.

Kontseilariek lehen hausnarketan laguntzen dute, hau da energia berrikuntza lanak burutzeko, etxebizitza baldintza onetan ahal bezain luzaz bizitzeko gisan berritzeko, egoitza alokairuan eman eta eskura diren diru laguntzak ezagutzeko. Kontseilariek, biztanleak administrazio, teknika eta zuzenbide mailako kontseiluak eman eta labeldun profesionalengana bideratzen dituzte, eskura diren laguntza mota desberdinen artean gidatuz. Dispositibo desberdinak eskuragarri dira eta proiektuak ikertuak dira biztanleek beren berritze xedea burutzeko eskura ditzaketen finantza baliabide guziak atzemateko gisan.

Diru baliabideak

Euskal Elkargoko hautetsiek 400.500 euroko aurrekontua bozkatu dute Bizitegien eta Energiaren Etxearen funtzionamendua segurtatzeko. Akitania Berria eskualde kontseiluak 280.000 eurorainoko diru laguntza ekartzen ahalko lioke aurrekontuari.

Horrez gain, Euskal Elkargoak zuzeneko diru laguntza dispositiboa proposatzen du, urtean 2 milioi eurorekin, etxekoek beren bizitegiaren berritze energetikoa edo bestelako berritze lanak burutzeko gisan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2024/12/12

Eskuragarritasun numerikoa

Eskuragarritasun%20numerikoa

Azaroaren 29an, Daniel Olçomendy lurraldeko eskuragarritasun unibertsalaren ardura duen lehendakariordeak, Euskal Elkargoaren bi proiektu nagusi aurkeztu ditu: "bereizketa gune eskuragarriak" eta "Elgarweb". Urruñako Elkargoaren etxean antolatu goiz hori, eskuragarritasun mailan puntakoak diren bi proiektu horiek aurkezteko parada izan da, elbarritasun egoeran diren pertsonen elkarteak bai eta Isabelle Saurat ministeritza arteko eskuragarritasun delegatua ere hor zirelarik. A11Y, eskuragarritas

Irakurri segida

3765. zbk

Gure Hitza | 2024/12/12

Emazte izateagatik

Ainhoa Etchenique

Laken Riley 22 urteko amerikarra zen. Georgia unibertsitatean erizain ikasketak segitzen zituen. Korrika egitera joan aitzin prekozioneak hartzen zituen. Egun hartan, 9tan amari elkar deitzeko libre ote zen mezu bat bidali zion, baina maluruski ez zion segidan erantzun. Amak 9:24tan alaba deitu zuenean berantegi zen. Gizon batek Laken Georgiako unibertsitatearen campusean erasotu zuen korrika egiten ari zela, eta bortxatua izaten ez baitzen utzi, gizonak neskatxa erail zuen. Haren gorpua hostoen azpian atzemana izan da, aurpegian zauri ugarirekin eta buru hezurra hautsirik.

Ez da baitezpada urrun joan behar holako istorio beldurgarriak entzuteko. Gure auzo herria den Urruñan adibidez, ekainaren 21etik Laure Zacchello biztanlea desagertu da. Nehork ez daki nun den, nehork ez du ikusi, haren senarrarengandik nahitarako giza hilketa izan dela susmatzen bada ere, frogarik ez da. Gaur egun, Laure bizirik atzematea esperantzarik ez...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016