Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2024ko Abenduaren 12a
Ate idekiak Goicoechea lantegian
Ibiakoitz huntan, Goicoechea lur untzi lantegiak bere ateak zabaltzen ditu (10:00-17:30). Egun guzian Daniel Subrechicot piano joleak alaituko du lantegia bere musikarekin. (15:00) "Ceramic Drum" deitu danbor sakratuaren ikuskizuna izanen da, Mathieu Chalet-ek eginiko danborrekin. (16:00) obra handien labeen irekitzea lantegian ikusten ahalko da beren jatorrizko dekorazioekin. Egunean, jastaketa Laia xokolateekin, Ithurralde goxokiekin eta arno beroa. Zozketa bat ere izanen da 300 euroko erosgai batekin.











