Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024ko Urriaren 03a

Hondakinen edo zikinen bilketa - Kontzertuak - Pilotaren biltzarra - Nini pilota

Haize Basa gaualdia
Haize%20Basa%20gaualdia

Hondakin edo zikinen bilketa

Kasu, kasu! Egoitza karrikan duten baigorriarrek beharko dituzte heien usaiak aldatu azarotik goiti, ez baita gehiago etxez etxeko hondakin edo zikin bilketarik eginen.

Hondakin berexien bilketa azaroaren 20an eginen da azken aldikotz eta zikin arruntena azaroaren 26an. Data horietarik goiti, karrikakoek beharko dituzte berek hondakindegietako untzietan pausatu, auzoetan bizi direnek aspaldian egiten duten bezala. Bainan untzi horiek “badge”-a edo ezagugailu batekin idekitzen baitira, hauek eskuratzen ahalko dituzue Herriko Etxean. Banaketak eginen dira urriaren 10ean, ortzirale arratsaldez (14:00-19:00).

Kontzertuak

Urriaren 4an (ortziral huntan) iraganen da “Haize Basa”-ren lehen gaualdia, Bil Etxea gelan.

- (19:00): Ate idekitzeak eta garagardo bereziak.

- (20:00): Kontzertuak Ibil bedi eta Blon taldeekin.

Ondotik, “Afterra” Bixentainean. Kasu, sartzeak mugatuak dira. Gehiago jakiteko, joan “basaizea.com” helbide elektronikorat.

Pilotarien biltzarra

Aspaldi huntan, urtean behin iragaiten den lehengo pilotari edo laguntzaileen elgarretaratze hau urriaren 6an, igandean ospatuko da gure herrian. Egitaraua:

- (10:30) meza Baigorriko elizan.

- (12:00) biltzar nagusia Plaza Xokon.

- (13:00) ohorezko arnoa.

- (13:30) bazkaria (35 euro).

Bazkaritik landa, medailak eskainiko dira 10 pilotari ohi edo laguntzaile baigorriarreri: Jean Michel Coscarat, Terexa Goicoetchea, Catherine Oteiza, Maite Haran, Michel Miura, Frantxua Juanicotena, Jean Pierre Alcasena, Patrick Ibarrola, Jean Michel Semerena eta Lalou Hirigaray.

Nini pilota

Beste kirol frango bezala, pilota ere adin gazteenetan hasten ahal da. Ideia da pilota elkarte batean oraino sartzen ahal ez diren 4 eta 6 urte arteko haurrak errezebitzea, ortzegun arrats guziz Plaza Xokon. Xehetasun gehiagorentzat bi molde: info@ipb-ctpb.eus edo 05-59-29-59-40.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3765. zbk

Gure Hitza | 2024/10/03

Poesia lau haizetara

Peio Jorajuria

Poesia literaturaren ahaide pobrea da. Eta ez du irudi hain ona euskaldunen baitan. “Hi, gaizo poeta!”, norbaiti seinalatzeko errealitatetik arras kanpo ibilki dela. Alta munduak ez ote du poesiaren behar gorria, eta gaur sekula baino gehiago? Euskaltzaindiak, segurik, hala uste du. Irailekoak antolatu ditu bigarren aldikoz. Iaz, Lekeition iragan ziren. Aurten, Itsasun, joan den asteburuan. Bi egun horietan euskal poesiaren hiriburu da bilakatu Arranomendiren altzoan dagoen herria, saltegi batzuk hitz poetikoz zirela apainduak. Ez zen guti harro tokiko auzapeza! “Itsasorik ez dugu baina Itsasu gara!” Poesiaren goraipamen gunea eta poeten arteko topaketa dira Irailekoak, euskal poeten lana jendarteratzeko, lau haizetara zabaltzeko, bidenabar atzerritar poeten obrak ere ezagutaraziz, aurten bereziki okzitanierazkoenak. “Edozein hizkuntzatan gozagarri da poesia” zioen Andres Urrutia euskaltzainburuak. Poesia diogularik, ole...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Imprimerie du Labourd - Cazenave bidea, 29 - 64100 BAIONA | tel: 05 59 25 62 85 | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016