Gure Hitza | 2025eko Urtarrilaren 23a

Bakarrik fiteago goaz, baina elkarrekin urrunago

Menane Oxandabaratz

Erranaldi ezagun honek, boluntario lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du. Mugimendu batean pertsona bat engaiatzen delarik ez da kasualitatez, bakarrik jendartean gauzak aitzinarazteko laguntza ekarri nahi du. Balio berdinak partekatzen dituzten pertsonen artean komunitate bat sortzen da, lagun bilakatzen dira.

Euskal Herrian milaka pertsona engaiatu eta engaiatzen dira: kultur sailean, kirolan, politikan, sindikalismoan, enpresen sorreran... ahantzi gabe beharretan diren pertsonen sustenguan ari direnak. Pertsona motibatu batzuen nahikariari esker, tarteka burubero batzuk bezala ikusiak baziren ere, anitz gauza aitzinatu dira. Gaur egun ez baziren horrelako militante sutsuak izan, ez zen ikastolarik izanen, ez zen hedabide euskaradunik izanen, ez zen kooperatibarik izanen eta beste hainbat adibide balirateke zerrendatzeko.

Aitzineko astean euskal pilotaren inguruan ibiltzen diren laguntzaileek Euskal Pilota Selekzioa elkartea sortu dute. Euskal Herriaren izenean pilotariek lehiatzeko eskubidea ukaitea galdatzen dute. "Euskal Selekzioa Orain!" lemapean pilota elkarteko kideekmobilizazio eta ekimen desberdinak abiatuko dituzte. Aldi bat gehiago frogatzen da, jende batzuk zerbait lortu nahi dutenean, elkarrekin lan egiteko prest daudela.

Joan den larunbatean Euskal Herriko Laborantza Ganbarak, bere iraganean traba anitz bizi ukan baditu ere, laguntzaile anitzen engaiamenduari esker 20 urteak ospatu ditu. EHLGren alde borrokatu direnek, etxaldetan laguntza ekartzeaz gain, sektoretik haratago leiho bat ideki dute. Adibide onena Lurrama, izan laborari ala ez, sozial ingurumen desberdinetako milaka laguntzailek laborantza herrikoi baten alde elkarrekin lan egiten dute.

Euskal kultura bizirik atxikitzeko, sail desberdinetan ehunka laguntzailek beren denboraren parte handia horretan dedikatzen dute. Euskal kultura aitzina doala, aurten ere frogatua da. Besteak beste, uztailean kabalkada Irisarrin emana izanen da, Barkoxen pastorala, Altzai-Lakarriko gazteak maskarada emaiten ari dira. Euskaraldia ere maiatzaren 15etik 25era iraganen da. Euskara dakitenek hitzegitera behartzen duen ekitaldiaren 4. edizioa, "Elkar mugituz eginen dugu" lemapean antolatua da. Mezu ezin argiagoa, elkarrekin mugituz baitira gauzak aitzinarazten!

Ez nezake sar-hitz hau bururatu Herria astekaria aipatu gabe, 80 urte bete baititu! Hainbat urtez borondatezko pertsona desberdinek, izan langile, berriemaile, laguntzaile, euskal astekaria agertu dadin lan egiten dute. Harpidetza hartzen duzun irakurlea, eskerrak merezi dituzu ere. Zure ekarpenari esker Herria bezalako astekariak, euskaradunetan bakarretakoak, zure diru laguntza beharrezkoa du. Harpidetza hartuz... elkarrekin urrunago goaz!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3770. zbk

Gure Hitza | 2025/01/23

Bakarrik fiteago goaz, baina elkarrekin urrunago

Menane Oxandabaratz

Erranaldi ezagun honek, boluntario lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du. Mugimendu batean pertsona bat engaiatzen delarik ez da kasualitatez, bakarrik jendartean gauzak aitzinarazteko laguntza ekarri nahi du. Balio berdinak partekatzen dituzten pertsonen artean komunitate bat sortzen da, lagun bilakatzen dira.

Euskal Herrian milaka pertsona engaiatu eta engaiatzen dira: kultur sailean, kirolan, politikan, sindikalismoan, enpresen sorreran... ahantzi gabe beharretan diren pertsonen sustenguan ari direnak. Pertsona motibatu batzuen nahikariari esker, tarteka burubero batzuk bezala ikusiak baziren ere, anitz gauza aitzinatu dira. Gaur egun ez baziren horrelako militante sutsuak izan, ez zen ikastolarik izanen, ez zen hedabide euskaradunik izanen, ez zen kooperatibarik izanen eta beste hainbat adibide balirateke zerrendatzeko.

Aitzineko astean euskal pilotaren inguruan ibiltzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016