Herriz Herri - Sara (L) | 2025eko Urtarrilaren 23a

Elgarretaratzea - Mus txapelketa - Egoera zibila - Pilota - Errugbia

Zangoak Arin taldea
Zangoak%20Arin%20taldea

Elgarretaratzea

Joan den ortziral ilunabarrean, Zangoak Arin taldeko kurrikariak elgarretaratu dira Lur Berri gelan, urte berriak desiratzeko. 40 bat ziren, pintxoak eta errege pastiza jateko bai eta edateko. "Txin-txin" eginez urte berriari, aitzinean bideo bat ikusi dute joan den urtean egin ateraldieri buruz. Dena umore onean bukatu da.

Mus txapelketa

Urtarrilaren 25ean, Lur Berri gelan, Errugbi taldeak antolatzen du txapelketa hori. Izen ematea deituz: 06-25-54-05-37. Irabazleek 500 euroko txekea eta finalistek 250 euroko txekea ukanen dute. Etorri elkartearen sustengatzerat!

Egoera zibila

Joan den urtean izan dira denetara 20 sortze, 20 heriotze eta 16 ezkontza.

Pilota

Trinketean Union Basque batasunean: 3. mailan Agesta Joan À¢'€'" Errandonea Xan irabazle 40-23 Senpereren kontra. Gazteak: Alduntzin Kaiet À¢'€'" Berasategui Unai galtzaile 09-40 Kapito Harriren kontra.

Errugbia

Sarak galdu du 12-33 bearnesen kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3770. zbk

Gure Hitza | 2025/01/23

Bakarrik fiteago goaz, baina elkarrekin urrunago

Menane Oxandabaratz

Erranaldi ezagun honek, boluntario lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du. Mugimendu batean pertsona bat engaiatzen delarik ez da kasualitatez, bakarrik jendartean gauzak aitzinarazteko laguntza ekarri nahi du. Balio berdinak partekatzen dituzten pertsonen artean komunitate bat sortzen da, lagun bilakatzen dira.

Euskal Herrian milaka pertsona engaiatu eta engaiatzen dira: kultur sailean, kirolan, politikan, sindikalismoan, enpresen sorreran... ahantzi gabe beharretan diren pertsonen sustenguan ari direnak. Pertsona motibatu batzuen nahikariari esker, tarteka burubero batzuk bezala ikusiak baziren ere, anitz gauza aitzinatu dira. Gaur egun ez baziren horrelako militante sutsuak izan, ez zen ikastolarik izanen, ez zen hedabide euskaradunik izanen, ez zen kooperatibarik izanen eta beste hainbat adibide balirateke zerrendatzeko.

Aitzineko astean euskal pilotaren inguruan ibiltzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016