Herriz Herri - Beskoitze (L) | 2025eko Urtarrilaren 23a

Kaskarotak Oinak Arin herriko dantza taldearekin - Herriko pestak

Kaskarotak%20Oinak%20Arin%20herriko%20dantza%20taldearekin%20-%20Herriko%20pestak

Kaskarotak Oinak Arin herriko dantza taldearekin

Urtarrilaren 11tik martxoaren 3ra, kaskarotek Beskoitzeko auzoak alaituko dituzte. Historiak dion bezala, dantzari eta musikari horiek udaberriaren etorrera eta hartzaren iratzartzea zabaltzen dute herritarrei. Urtetan zehar, ohidura ari da sartzen auzo guneetan, auzoak elkartzen dira askari, zintzur bustitze edo krakada dantzarier eskaintzeko, aldi berean auzoen arteko harremanak lantzen dira, nola ez! Martxoaren 2an biltzeko gonbita badugu Beskoitzeko plazan, hartzaren loaldiaren bukaera izanez, udaberriaren heltzea ospatzeko...

Ihauteriak dira! Eguzkitsu, lainotsu ala euri izan, dena-den hor izanen dira dantza ikusgarri baten eskaintzeko eta publikoarekin momentu goxo horren partekatzeko!

Herriko pestak

Urtero bezala, Jondoni Bixintxo herriko patroiaren omenez ospatzen ditugu urtarril huntan herriko pesta nagusiak.

- 24an ostiralarekin: (15:30) atsaskari eta ikusgarri adinekoendako. (19:30) afari eta dantzaldi Mul'Njul-ek animaturik.

- 25ean larunbatarekin: 9:00etatik goiti kurri eta lasterkaldi ibilaldia. (15:30) atsaskari eta ikusgarria haurrendako. 19:30etatik goiti kontzertuak Urbegi, Andoni Oilokiegi, ondotik dantzaldia Katxi taldearekin.

- 26an igandearekin: (9:00) ekoizle eta eskulangileen azoka. (10:30) Bixintxoko meza nagusia, ondotik zintzur bustitzea komiteak eskainirik. (14:30) kantaldia Bost Axola taldearekin, ondotik azken dantzaldia DJ Fifourekin.

Afari eta kurrikaldietan izen-emaiteendako xehetasun guziak Herriko Etxeko webgunean.

Pesta on herritar eta auzo herritar guzieri.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3770. zbk

Gure Hitza | 2025/01/23

Bakarrik fiteago goaz, baina elkarrekin urrunago

Menane Oxandabaratz

Erranaldi ezagun honek, boluntario lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du. Mugimendu batean pertsona bat engaiatzen delarik ez da kasualitatez, bakarrik jendartean gauzak aitzinarazteko laguntza ekarri nahi du. Balio berdinak partekatzen dituzten pertsonen artean komunitate bat sortzen da, lagun bilakatzen dira.

Euskal Herrian milaka pertsona engaiatu eta engaiatzen dira: kultur sailean, kirolan, politikan, sindikalismoan, enpresen sorreran... ahantzi gabe beharretan diren pertsonen sustenguan ari direnak. Pertsona motibatu batzuen nahikariari esker, tarteka burubero batzuk bezala ikusiak baziren ere, anitz gauza aitzinatu dira. Gaur egun ez baziren horrelako militante sutsuak izan, ez zen ikastolarik izanen, ez zen hedabide euskaradunik izanen, ez zen kooperatibarik izanen eta beste hainbat adibide balirateke zerrendatzeko.

Aitzineko astean euskal pilotaren inguruan ibiltzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016