Herriz Herri - Aldude (NB) | 2025eko Urtarrilaren 23a
Mus txapelketak - Palantxa lehiaketa
Mus txapelketak
Beste herri batzuetan bezala, hemen ere Frantziako mus txapelketa laister heldu zauku. Partidak urtarrilaren 24an hasiko dira Alfaro ostatuan eta ostiraletan jokatuko dira. Izenak lehenbailehen eman behar dira.
Palantxa lehiaketa
Usaiako ALF'CUP palantxa lehiaketa ere hurbiltzen ari da. 4 maila izanen dira:gazte, emazte, gizon eta nahasketa. Izenak otsailaren 14a aitzin eman behar dira, partidak 20tik goiti hasiko dira.










