Herriz Herri - Jutsi (NB) | 2025eko Urtarrilaren 23a

Aita Sallak utzi gaitu

Aita%20Sallak%20utzi%20gaitu

Pettan apeza pausatu da 96 urtetan Betharramen, lau urte bazuelarik horko erretira etxean zela. Pettan 1948an ordenatua izan zen eta ondotik hogeita hamar bat urtez Casablancan egon zen. Gero Pibrac eta Vic en Bigorren urte andana bat egonik, etorri zen Donapaleurat 1998an, egon tokia Betarramiten etxea zuelarik.

Bainan erretretan izanik ere, laguntza handia ekartzen zuen Amikuzeko parropiari igandetako zerbitzuak ekarriz, horko herrietan hogei bat urtez.

Otsaraneko seme, hiru anaia baziren apez eta arreba bat serora dena. Pierra gehiena bere denbora osoa egona Thailandian misionest eta zendua duela 4 urte Betharrameko xahar etxean 93 urtetan. Gero Franxua ordenatua 1968an eta istripuz hila Mugerren apez zelarik 33 urtetan. Oroit gira oraino zer bihotz mina izan ginuen guziek hain zen maitatua.

Itzuliz Pettanen ehortz mezarat, Betharrameko erretira etxeko kaperan, Joseph Ruspil Oztibarreko apezak ederki omendu du Pettan zena oroitaraziz berak ere ezagutu zuela Donapaleun 2015ean, biak ber etxean bizi zirelarik, Aita Salla Pierra, Aita Olçomendy eta Aita Casenaven konpainian, komunitate berdinean.

Otsaraneko familia ohoragarri eta fededun horri (hameka haurriderekin) eskaintzen dugu gure errespetuzko atxikimendu hoberena.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3770. zbk

Gure Hitza | 2025/01/23

Bakarrik fiteago goaz, baina elkarrekin urrunago

Menane Oxandabaratz

Erranaldi ezagun honek, boluntario lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du. Mugimendu batean pertsona bat engaiatzen delarik ez da kasualitatez, bakarrik jendartean gauzak aitzinarazteko laguntza ekarri nahi du. Balio berdinak partekatzen dituzten pertsonen artean komunitate bat sortzen da, lagun bilakatzen dira.

Euskal Herrian milaka pertsona engaiatu eta engaiatzen dira: kultur sailean, kirolan, politikan, sindikalismoan, enpresen sorreran... ahantzi gabe beharretan diren pertsonen sustenguan ari direnak. Pertsona motibatu batzuen nahikariari esker, tarteka burubero batzuk bezala ikusiak baziren ere, anitz gauza aitzinatu dira. Gaur egun ez baziren horrelako militante sutsuak izan, ez zen ikastolarik izanen, ez zen hedabide euskaradunik izanen, ez zen kooperatibarik izanen eta beste hainbat adibide balirateke zerrendatzeko.

Aitzineko astean euskal pilotaren inguruan ibiltzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016