Herriz Herri - Lekorne (L) | 2025eko Urtarrilaren 23a

Herriko Etxearen agiantzak - 2024ko egoera zibila

Agiantzetan Hervé Damestoy auzapeza mintzo, axuantak ondoan
Agiantzetan%20Herve%20Damestoy%20auzapeza%20mintzo_%20axuantak%20ondoan

Herriko Etxearen agiantzak

Joan den igandean lekondarrek herriko kontseiluaren gomitari baikorki erantzun dute, Hodi Aldean jende andana bildu baita. Hervé Damestoy auzapezak ongietorria egin eta, aitzineko urtean herrian iragan gertakariak eta obrak aipatu ditu, berekin zituela Marie-Claude Elizagoyen, Jean-Claude Errecart eta Jean-Bernard Beltchit axuantak.

Herriko kontuen eta proiektuen finantzamenduak emanak izan dira, besteak beste, bideen, uraren eta elektrizitate sareen mantentze lanetan. Jaz Gerezietako apezetxearen parte batean obrak eginak izan dira, bai eta Posta zaharrean. Ezkanda etxea salgai izanez, Herriko Etxeak erosi du. Kukusoa herriko haurtzaindegia hetsi dela eta, haurtzaroko harrera gunea etxe horretan egitea pentsatua da. Horretarako bideragarri den jakiteko gogoetak eramanak dira. Auzapezak zioen bezala inportantea da lekondar familia gazteek zerbitzu hori herrian berean ukan dezaten. Heiderreko Landa lotizamenduan etxe eraikitzeko lekua herriak eskuratua du, salmentak 2025 urte hondarrean abiatuko dira, lehentasuna herritarreri emana da. Interesatuek Herriko Etxearekin harremanetan sartu behar dute.

2025eko obra handiena trinketaren arraberritzea izanen da. 40 urte hauetan obra handirik ez baita egina izan, teilatua arraberrituko da, Herriko Etxea baliatuko da panel fotovoltaikoak pausatzeko. Aldagela eta garbigelak bermoldatuko dira eta kanpoa tindatuko. Bestalde trinketaren barnean ere aldaketak izanen dira, bereziki Airetik pilota elkarteko neskak pilota goman entrenatzeko gisan, den bezala ez baita egokia.

Herriko Etxe zaharraren berrantolatzea pentsatua da, kulturgunea bilakatuko litzateke. Baigurako Libertimendua elkartea eta herriko Urtsuko Xoriak interesatuak lirateke. Holako obrek dirutza handiak behar baitituzte, diru laguntzak eskuratzeko gisan, Herriko Etxea beste egitura publiko batzuekin harremanetan da.

2024ko egoera zibila

Zortzi sortze izan dira: Mikel Darguy, Lise Fourcade, Enea Darricau, Iban Pochelu, Antton Lespinasse,

Xabier Damestoy, Milo Arnoux eta Leire Bedecarrax.

Ezkontza bat: Bixente Idiart eta Marie Jacqueline Cambon.

Heriotzak: Laurent Urruty, Jean-Baptiste Idiart, André Merienne, Jeanne Harismendy, Frantxua Diratchette, Jean Dominique Elisseiry.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3770. zbk

Gure Hitza | 2025/01/23

Bakarrik fiteago goaz, baina elkarrekin urrunago

Menane Oxandabaratz

Erranaldi ezagun honek, boluntario lankidetzaren garrantzia azpimarratzen du. Mugimendu batean pertsona bat engaiatzen delarik ez da kasualitatez, bakarrik jendartean gauzak aitzinarazteko laguntza ekarri nahi du. Balio berdinak partekatzen dituzten pertsonen artean komunitate bat sortzen da, lagun bilakatzen dira.

Euskal Herrian milaka pertsona engaiatu eta engaiatzen dira: kultur sailean, kirolan, politikan, sindikalismoan, enpresen sorreran... ahantzi gabe beharretan diren pertsonen sustenguan ari direnak. Pertsona motibatu batzuen nahikariari esker, tarteka burubero batzuk bezala ikusiak baziren ere, anitz gauza aitzinatu dira. Gaur egun ez baziren horrelako militante sutsuak izan, ez zen ikastolarik izanen, ez zen hedabide euskaradunik izanen, ez zen kooperatibarik izanen eta beste hainbat adibide balirateke zerrendatzeko.

Aitzineko astean euskal pilotaren inguruan ibiltzen...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016